Nor da Willis Drummond?

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-19 13:15
2

Beti berdina egiten dugu. Asteburua aurrekoa baina lasaixeago hartzekotan, herrian geratzen gara baina ez dakit zergatik, ez du sekula asteburu lasaia izaten amaitzen. Nahi edo ez (gure barrenean nahi dugu, hori da arazoa) garagardo bat bestearen atzetik edaten amaitzen dugu beti, Beasainen, Getarian edo Txina Popularrean (horrelakoak gara, ez dago ongi bakoitzaren izateari aurka egitea). Hala ere, aste honetan gure patua aldaerazi dugu eta larunbat gauean etxeko atetik zuzen zuzen sartzea lortu genuen (ostirala beste gauza bat izan zen, gauzak kolpean aldaztean ez da ona osasunarentzat).

Larunbatean Oñatin izan ginen. Bertako Gaztelekuan, kontzertu erakargarria eskaintzen zuten Willis Drummond baionarrek eta Lisabö irundarrek eta zero azpiko lau gradu zentigradurekin, Udanan gora abiatu ginen rock gau zoragarri bat igarotzeko asmoz.

Arratsaldeko poteoa sahiestuz Oñatin bertan afaldu eta Gaztelekura abiatu ginen. Kontzertuaz hitz egiten hasi aurretik, lokalaren inguruan bi hitz esatea gustatuko litzaidake: Que eta guapo. Antzoki ederra dugu Oñatiko Gaztelekua, Gurean horrelako bat izango bagenu other chicken singin to us (ez dut atsegin esaera zahar guztiak erderaz jartzea…).

Aretora iritsi eta bi ezusteko izan genituen 1) Oñatiko Gaztelekuan ezin dela erre eta 2) ikusi nahi genituen bi taldeen aurretik Kum izeneko beste batek jotzen zuela. Lehengo ezusteak ez zigun arazorik sortu; han todo kristo erre eta erre zebilen eta eta bigarrenak ere ez, Küm taldeak ere ederki bete bait zuen bere lana (azpimarratzekoa keinu teknoko pieza gozagarria).

Cum taldekoek amaitu ostean, Willis Drummondekoak igo ziren estenatokira. “Willis Drrumondd gira eta… aupa zuek!”. Horrelaxe hasi zen nire gustorako gutxi iraun zuen kontzertua. Izugarria! Ez dut hitz gehiago. Anthology diskari makina bat buelta emanak nizkion eta hala ere, zuzenekoak erabat harrituta utzi ninduen. Hori indarra! Xan baxu-jotzaileak ederki betetzen du bere lana, Felix bateriak zur eta lur utzi gintuen jotzeko duen erraztasunarekin, Rafa irundarrak garbi uzten du gainontzeko taldekideek ez duten esperientzia duela eta hau erabat baliagarria da, eta izango da Willis Drummondarrentzat. Hauetaz gain, aipamen berezia merezi du Jurgi kitarra jotzaile eta kantariak. Ez dakit zenbat urte izango dituen baina ez ditu hogei baina askoz gehiago izango ez horixe. Haur itxura du baina barrenetik irteten zaion haotsak askoz gehiago bizi izan duen pertsona baten zarrasta oparitzen digu. Hori gutxi balitz, ez du bat ere arazorik tonu baxuetatik goikoetara une batetik bestera jauzi egiteko; izugarria (horrelakoetan konturatzen naiz ederki egin nuen kantatzeari utzi nionean…).

Talde jarrera dute eta bakoitzak ederki editen du bere lana hauen guztien baturaren emaitza, kontzertu gogoangarri batean bihurtuz. Kontra bakarra dute agian, errepertorio falta baina ziur hau denborarekin konponduko dutena. Anthology diskak zortzi kantu biltzen ditu eta eta hauetaz gain, kantu berri bat ematen zuena (rock doinu ederra) eta pare bat bertsio eskaini zizkiguten; bat, Motorhead iruditu zitzaiguna, Rafaren ahotsarengatik agian eta bestea, ez genuen identifikatu (ordurako odolean genuen kalimotxo kopurua nahiko nabarmena zen).

Willis Drummond amaitzean Lisabö igo zen estenatokira eta gustora egon baintzen ere nire debilidadeetako bat ez direla onartu beharrean nago. Jarrera ederra dute eta kantuak oso landuak dituztela nabari da baina badakizue, gustuak gustuak dira. Ezlekuak gehiago entzun beharrean egongo naiz agian.

Orokorrean beraz, rock gau ederra.Deseatzen gaude dagoeneko Abenduaren 14ean Tolosako Bonberoenean kontzertu honen errepikapena ikusteko. Egunak kontatzen ditudan bitartean galdera bakarra darabilkit buruan: Nor demontre da Willis Drummond?

ptx | irratia.com

ptx | irratia.com 2007-11-19 19:31 #1

Badirudi, aspaldian sortu den talde interesgarrienetako bat dela EHn.
Aspaldian asko entzuten eta irakurtzen ari naiz talde honi buruz. Ni ere ikusteko desiatzen nago. Anthology disko hori oraindik ez dut eskuratu, baina Interneteko beraien webgunea  willisDrummond.net oso oso erakargarria egin zait.

Eskertzen dira blogosferan kontzertuetako kronikak. Gehiago hain talde interesgarriekin.

Ni atzo, igandez, egon nintzen Oñatin, eta Gaztelekura hurbiltzean bezperako kontzertuaren afitxa ikusi nuen. Pena ttiki bat hartu nuen, zertarako ezetz esan.

indezent

indezent 2007-11-19 19:47 #2

Garbi dago merezi duen taldea dena eta zuzeneko basatia dute gainera. Entzuleak influentzi bila gabiltz eta bakoitzak bereak botatzen ditu; TQOTSA, Pearl Jam, Soundgarden, Audioslave, Dut...

Beraiek ordea, duten lehen influentzia ACDC dela esaten dute eta egia esan, Jurgiren mugimendu Angus Jhonianoak ikusita behinipein, garbi dago egia dela ;)

Postean agian ez dut behar bezainbeste aipatu Felix bateriajotzailea hitzik gabe utzi bait ninduen; izugarria hau ere.

Lastima diskoa eskuratzeko kontzertu batera gerturatu beharra izatea baina benetan, ez zara damutuko. Anthologikoa, diska bezalaxe ;)

Utzi iruzkina: