Pasatu zait gehiagotan talde baten kontzertu edo diska baten kritika egin nahi izan eta objetiboa izatea ezinezkoa egiten zaidanaren sentsazioa edukitzea (azkena hementxe…). Horixe du talde batzuen fana izateak eta ez naiz lotsatzen ni fana izatea lortu badute, egiten dutena benetan gustatzen zaidalako baita. Horietako talde baten azken diskaz hitz egiteko gerturatu naiz azkenaldian nahiko abandonatua dudan blog honetara. Gaurkoan Willis Drummonden A ala B diskaz hitz egin nahi dut eta imaginatu dezakezue nire kritika nondik joango den… Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiot taldeari eta baita...


Asteak neramatzan Willis Drummonden azken diska den Istanteak honetako zerbait jarri nahian iganderoko atal honetan. Gaur azkenean, topatu dut zortzi instante hauetako bat sarean eta nire zorterako, azken lan honetako kantu kuttunenetako bat dut, Noiz da gero? hain zuzen ere. Diska ederra dugu baionarren hirugarrena. Lehen entzunaldian ez zaitu harrapatzen aurreko biek eta gehienbat lehenak bezala baina entzunaldi batzuen ostean, oso zaila da burutik kentzea, aurreko biak bezalaxe, bigarrena gehienbat. (hiru aste daramatzat diska autoko erreproduktoretik atera gabe). Betiko indarra, amorr...


Igandean Josu Zabalari eginiko elkarrizketa bat zekarren Gara egunkariak eta ikusi bezain pronto, hasieratik bukaerara ezertxo ere galdu gabe irakurtzeko erabakia hartu nuen. Beti da interesgarria Josu Zabalak esaten duena edo ia beti (honek ere izango ditu bere egun txarrak...) eta elkarrizketa honetan ere, halaxe izan zen. Kazetariak nabarmendu zuen titularrean hurrengoa irakurri zitekeen: "Gaur egun Euskal herrian egiten den musikaren maila sekula baino altuagoa da" eta egia esan, erabat ados nago. Hala ere, beste adierazpen batek deitu zuen nire arreta. Bertan, Zabalak zioen ez zuela p...


Beti berdina egiten dugu. Asteburua aurrekoa baina lasaixeago hartzekotan, herrian geratzen gara baina ez dakit zergatik, ez du sekula asteburu lasaia izaten amaitzen. Nahi edo ez (gure barrenean nahi dugu, hori da arazoa) garagardo bat bestearen atzetik edaten amaitzen dugu beti, Beasainen, Getarian edo Txina Popularrean (horrelakoak gara, ez dago ongi bakoitzaren izateari aurka egitea). Hala ere, aste honetan gure patua aldaerazi dugu eta larunbat gauean etxeko atetik zuzen zuzen sartzea lortu genuen (ostirala beste gauza bat izan zen, gauzak kolpean aldaztean ez da ona osasunarentzat). L...


Atzo blogari bizi pixka bat ematen hastea erabaki nuen berriz ere eta nola ez, musika erabili nuen helburu horretarako. Atzoko postean joaten ari zaigun (noizbait gure artean izan bada behintzat…) uda honi soinu banda jartzen saiatu nintzen baina zerrenda horretan hutsune garrantzitsu bat sentitu nuen.Uda honetan aurkikuntza handiak egin ditut baina handiena gaurko post honetako protagonista nagusia dugu: Willis Drummond eta bere anthology diska.                        &nb...


Azken iruzkinak