Willis Drummond edo uda honetako aurkikuntza

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-09-11 17:55
2

Atzo blogari bizi pixka bat ematen hastea erabaki nuen berriz ere eta nola ez, musika erabili nuen helburu horretarako. Atzoko postean joaten ari zaigun (noizbait gure artean izan bada behintzat…) uda honi soinu banda jartzen saiatu nintzen baina zerrenda horretan hutsune garrantzitsu bat sentitu nuen.Uda honetan aurkikuntza handiak egin ditut baina handiena gaurko post honetako protagonista nagusia dugu: Willis Drummond eta bere anthology diska.

                                

Uda honetako hastapenetan bi lagun bidali nituen EHZ edo Euskal Herria Zuzenean jaialdira Segura Irratiko bi prentsa-gomitekin eta itzuli zirenean botatako juergaz eta jaialdiaren antolakuntza bikainaz gain beste berri garrantzitsu batekin etorri zitzaizkidan. Iparraldeko talde bat entzutzen aritu omen ziren eta benetan txundituta utzi omen zituzten (ez omen zen zerbezaren eragina bakarrik izan). Beraien izena Willis Drummond zen eta entzuteko gogoz geratu nintzen. Orain dela aste bete San Gregorioko festetan aritu ziren jotzen Ataunen baina ezin izan nintzen kontzerturako iritsi (hemen bai izan zuen eragina zerbezak...). Hala ere, Willis Drummondekoekin aritu ginen geroago hizketan eta diska bat erosi nien. Ordundik, autoan jira eta bira izan dut CDa eta egia esan ez dut uste denbora askoan kenduko dudanik.

   

Diska benetan ikaragarria da, hasieratik bukaerera gustora entzuten den horietakoa. Funtsean, esan liteke rock&roll ezpiritua duen musika dela baina ez da hori bakarrik. Seattleko kutsua dario Pearl Jam edo Soundgarden bezalako taldeak orituz une batzuetan. Hala ere, eta nahiz eta Baionarrak izan, Musika honek ere badu Hondarribia, Irun edo Bera inguru horretan azken hamarkadetan sortzen den musika horren kutsua (Dut, Lisabo…), pixutasuna, melankolia edo nik zer dakit, badakizue zertaz ari naizen (agian zonalde musikal hori uste genuena baina zabalagoa da). Eta ez badakizue, entzun beraien myspacean entzun litezken kantuak, etzarete damutuko (Goear izorratuta dabil eta ezin izan dut kanturik igo).

Kontua da San Gregorioko kontzertua galdu nuela eta talde hau zuzenenan ikusteko irrikitan nagoela. Urrian Beasaingo Gaztetxean izango omen ditugu Lisaborekin batera eta egia esan, izugarrizko plana iruditzen zait. Ordurarte ordea, diskarekin konformatu behar.

borthuzai

borthuzai 2007-09-11 20:33 #1

joder! nire ataunea jutekotan eon nituan baño azkenen kale in nian! neire hala esan ziaten, lisabö-n antza zeukiekela kontzertutan... baño etzekiat, nei hoi asko esatea iruitzen zatek. Nire, halako alabantzak entzunda, myspace-an sartu nituan orain egun batzuk eta hiru abestik entzun nizkian. pinta oso ona zeukiek, bai, desdeluego.<br />ETA URRIAN BEASAINEN JO BEHAR DIELA LISABÖKIN??'?????? NO JODAS!! HOI KONFIRMAUTA ZEOK? LAGUNEI ABISAU ZEIKIAT? KE KAÑA!!<br />

indezent

indezent 2007-09-11 23:44 #2

<p>Ikusten dekenez ahotik ahoa zebiltzek jajaja. Eta kontzertue etzeok erabat konfirmauta baino hortan zerek eta ezer raroa ez badek pasatzen hala izango omen&nbsp;dek. Ea hala deken!</p>


Utzi iruzkina: