Willis Drummond, A ala B? Biak!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2012-12-20 22:44
1

Pasatu zait gehiagotan talde baten kontzertu edo diska baten kritika egin nahi izan eta objetiboa izatea ezinezkoa egiten zaidanaren sentsazioa edukitzea (azkena hementxe…). Horixe du talde batzuen fana izateak eta ez naiz lotsatzen ni fana izatea lortu badute, egiten dutena benetan gustatzen zaidalako baita.

Horietako talde baten azken diskaz hitz egiteko gerturatu naiz azkenaldian nahiko abandonatua dudan blog honetara. Gaurkoan Willis Drummonden A ala B diskaz hitz egin nahi dut eta imaginatu dezakezue nire kritika nondik joango den…

Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiot taldeari eta baita Bidehutsi ere laugarren estudio diska hau biniloan argitaratzeagatik eta aukera probestu nahiko nuke baita ere aurrekoak ere biniloan berargitaratu ditzaten eskatzeko (Eskatzea libre da badakizue…). Badakit gainera aipatu izan dutela hortik zehar buruan ideia hori badutela eta ni bezalako gaixo, enfermo eta insaneek asko eskertuko genuke.


Diskaz hitz egiten hasita, horretara etorri baikara gaurkoan hona, aipatu nahi dut A ala B honek Willis Drummonden bigarren diska izan zen lan homonimoa ekarri didala burura. Instanteak pixuagoa izan zen, pausatuagoa eta ikaragarri gustatu zitzaidan nahiz eta lauzpa bost bat entzunaldi behar izan nituen horretarako. A ala B zuzenagoa da baina badu zerbait Willis Drummond hura baino konplexuago egiten duena. Lehen entzunaldian erdizka utzi ninduen. Melodia aldetik gauza berriak eta motibatzaileak ikusi nituen baina diska osoa entzutean gora behera gehiegi zituela iruiditu zitzaidan.

Gaur egun ordea, entzunaldi asko eta asko eman ostean, esan dezaket ez naizela gai lehen entzunaldietan identifikatu nituen beheraldi horiek topatzeko. Melodia aldetik askoz lan gehiago egin dutela somatzen da eta instrumentuen indarrak betikoa izaten jarraitzen du. Horretaz gain, produkzioa aipatu beharren naiz lehen entzunaldian somatzen baita guztia askoz ere landuagoa dagoela.

Ondorio bakarra beraz, berriz ere egin dutela eta berriz ere zutik jarri nautela Willis Drummonden diska bat entzutean. Zertarako azalpen gehiago? Hori bai! Azti ibili daitezela gaizki ohitzen hasiak baikara.

Lagin moduan, hemen duzue diska entzuten dudan bakoiztean gehien asaldatzen nauen pieza (ia istripu pare bat izan ditut dagoeneko autoan kantu honekin burua mugitzen hasita…).

indezent

indezent 2013-01-23 19:41 #1

Eta zuzenean ikusi eta gero are gehiago! Ikaragarriya Ondarruko Kafe Antzokiko kontzertua! Aipamen berezi bat Belakorentzat. Hurrengo posta beraientzat:<br />
<br /><iframe height="315" src="http://www.youtube.com/embed/vzU22cgRJdE" width="420"></iframe>


Utzi iruzkina: