Urte berri bat, JAZPANA! Fest berri bat! JAZPANA! Fest krisis mode hori bai... Inoiz baino konplexu zein nekezagoa izan da jaialdia errealitate bilakatzea baina behin kartela muturren aurrean dugula, pozik baino gehiago gaudela esan dezakegu azken emaitzarekin. Izen handiak, goruntz doazen talde gazteak, banda mitikoak, herriko jendea, argazkilaritza, saskibaloia, skatea eta guztia nola ez, DEBALDE! Horiek dira dagoeneko laugarren edizioa duen jaialdi honen ezaugarriak eta guztiak mantentzea lortu dugu beraz, zer nahi duzue esatea? Oso gustora gaude. JAZPANA! Fest 2012 urriaren 26 eta 27a...


Beti berdina egiten dugu. Asteburua aurrekoa baina lasaixeago hartzekotan, herrian geratzen gara baina ez dakit zergatik, ez du sekula asteburu lasaia izaten amaitzen. Nahi edo ez (gure barrenean nahi dugu, hori da arazoa) garagardo bat bestearen atzetik edaten amaitzen dugu beti, Beasainen, Getarian edo Txina Popularrean (horrelakoak gara, ez dago ongi bakoitzaren izateari aurka egitea). Hala ere, aste honetan gure patua aldaerazi dugu eta larunbat gauean etxeko atetik zuzen zuzen sartzea lortu genuen (ostirala beste gauza bat izan zen, gauzak kolpean aldaztean ez da ona osasunarentzat). L...


Lisabö

2
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-03-27 19:48

Lisabö-k Ezlekuak izeneko diska kaleratu berri du Sautrela telebista saioko gai batetan oinarrituz... baina beno, hobe izango da interesatzen bazaizue ondoko video hau ikustea.(gazteleraz-koa; ez da berdin-berdina)eta baita zenbait lotura interesgarri ere:lisabö-ren fotologalisabö-ren myspaceagarai bateko argazkiakbidehuts diskografika (anari zein inoreneroni-ren inguruko datuekin baita ere)Lehengo kideakOraingoak