...me desperte con resaca y ese no es un nombre de mujer...
- Gaur zurekin amestu dut - Eta? Zer gertatzen zen? - Maite ninduzula - ... - Esan dizut amets bat zela
Urdaizpikoa txarra omen zen kolesterolerako, gero otarrainxkak izan ziren “azido urikoarekin gaizkiantxean eramaten zirelako. Gero, ardoa, gure gibel astinduari lan gehiegi ematen ziolako eta azken urteetan, ia gustatzen zaigun guztiak gure gorputza kaltetzen duela ematen du, edo hori diote behintzat. Atzokoa egun handia izan zen erretzaile fidelentzat, estankeroak errepideko kunetan utzi ez ditugunontzat, tabakoaren inguruko hainbeste lanpostu mantentzeko borrokan gabiltzanontzat, metxero saltzaileen seme-alaben ikasketa duinak bermatzen ditugunontzat. Atzo, erretzea eta biriketako ...
Zortea izan dugu eta gure lana Topaguneko film laburren zirkuitorako aukeratua izan da. Bihar hasiko da bira eta makina bat herritan izango dute betse batzuen artean, Azken Trena ikusteko aukera. Eskerrikasko Topagunekoei beraien konfidantza emateagatik. Aurtengoan ez dut nik kritikarik egingo beraz, zuek egin beharko duzue. Nik badaezpadaere kaskoa erosi dut... ;) Informazio gehiago hemen.
Joan zen larunbatean Bonberenean izan ginen aspaldiko partez eta nola ez, Zea Mays ikusteko izan zen (5 aldiz izan naiz Bonberon eta hiru Zea Mays ikusteko izan dira). Talde bizkaitarra bere azken diska den Morphina aurkezten dabil Euskal Herrian barna eta aurrekoetan bezalaxe, ezin genuen horrelako zita batera hutsik egin.Joan aurretik behar den bezala afaldu genuen eta orujo kopa amaitzen ari zela, kontzertura joateko gogoak zalantzan jartzen hasiak ziren (nire pekatu kapitala nagikeria da...). Hala ere, eskerrak norbaitek iniziatiba pixka bat izan eta Tolosora bidean jarri ginen; e...
Lagunen fotologetan begira ibili eta harri bitxi honekin egin dut topo. Gozatu XXI. mendeko poesia postmodernoarekin; ni behintzat harrapatu nau: y empieza la santa semana santa.que por otra semana creemos en diós. o no.diós es de puta madre. se sale.más guay que diós no hay.bueno no. que no existe.o sí?sí hombre sí.reside en nuestros corazones.pero tan podridos estamos?dice el cura que sí.aaaaaaaa....y tú dónde vas de vacances????pues me iré al vaticano dándome azotes y caminando de rodillas.eso que te ahorras en peajes.sí. y tú dónde vas?pues yo me voy a punta cana.aaaaaaa...qué...
Txikitatik bultzatu gaituzte fruta jatera; sagarrak, naranjak, platanoak, briñoiak, albarikokeak, gereziak, marrubiak, granadak, piñak, udareak eta nola ez, melokotoiak. Haurtzaroko errebeldia zela eta ez genien gurasoei kasu gehiegirik egin eta betiko moduan, ikasitakoa gure modura moldatu eta melokotoiekin bakarrik geratu ginen. Hori bai, jan beharrean harrapatu egiten ditugu; konfusio txiki bat. Hala ere eta ematen duenez, ez gara bakarrak gaizkiulertu hau jansan dutenak. Hurrengo bideoan ikusi daitekeen moduan bada fruta jan eta melokotoi izugarri bat harrapatzeko modu natural ba...
Gure etxean ez da sekula gehiegi izan. Nire gurasoek eguna lanean eman izan dute beti baina nire aitak esaten duenez, hori ez omen da nahikoa nahi dugun guztia izateko. Mundu gaiztoa omen da gurea, edo hori dio nire aitak behintzat. Ez dut jostailu askorik izan baina ez zait axola, imaginazioa baita nire jostailurik handiena, edo hori dio nire amak behintzat. Nire lagun Buchi Eskalextrixa oparitu ziotenean, niri kantzontziloak eta galtzerdiak oparitu zizkidaten baina ez zitzaidan axola Buchek berearekin jolasten uzten bait zidan. Buchi bizikleta oparitu ziotenean aldi...
Aurtengoan ere diska berri bat oparitu digu gure lagun Benitok. Joan zen urtean Both Sides of the Gun konpaktu bikoitza erditu zuen eta aurtengoan, formatu arruntera itzultzea erabaki du. Beti ere, bere Gaizkile Errugabeen laguntzaz noski. Lifeline diskan hamaika kantu bildu ditu Ben Harperrek (11 hain justu ere) eta nola ez, ez du hutsik egin. Bertan, Fight Outta You, In the Colors, Fool for a Londsome Train, Say you Will edo Heart of Matters bezalako kantuak aurkitu ditzakegu. Askotan esan izan dut Benitok ez duela agian historiako kanturik handiena idatziko baina kantu guztiak, han...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D