Zea Mays, Morphina eta Bonbero

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-03-18 13:14

Joan zen larunbatean Bonberenean izan ginen aspaldiko partez eta nola ez, Zea Mays ikusteko izan zen (5 aldiz izan naiz Bonberon eta hiru Zea Mays ikusteko izan dira). Talde bizkaitarra bere azken diska den Morphina aurkezten dabil Euskal Herrian barna eta aurrekoetan bezalaxe, ezin genuen horrelako zita batera hutsik egin.
Joan aurretik behar den bezala afaldu genuen eta  orujo kopa amaitzen ari zela, kontzertura joateko gogoak zalantzan jartzen hasiak ziren (nire pekatu kapitala nagikeria da...). Hala ere, eskerrak norbaitek iniziatiba pixka bat izan eta Tolosora bidean jarri ginen; ez ginen damutu ez horixe.

Kontzertu ederra izan zen eta betiko moduan lehen lerrotik gozatu genuen (kaletik ikusten bagaituzte "hara! Bonberoko lehen lerrokoak!" esango dute, han bizi garela edo ematen du). Beraien azken diskoa lehen aldiz entzuteko aukera izan geneun nahiz eta lauzpabost kantu ezagutzen nituen Keler Nationen jartzetik. Kantuak ezezagunak izateak kontzertuan ohikoa den bezainbeste sartzea oztopatu zidan baina diska berria eskutan izateko gogoa sartu zidan, beraien helburua lortu zutelakoan nago beraz (nirekin behintzat). Bide batez, Queens of the Stone Ageren zenbait erreminiszentzi, kitarretan gehienbat, aipagarriak egin zitzaizkidala esan beharrean nago .

        

Disko ederra ematen du Morphina honek. Kitarrak lasaiago daudela ematen du lehen inpresioan baina zuzenean behintzat, intentsitate handiko puntuak lortzen dituzte. Ahotsak ere kontrolatuagoa dagoela ematen du baina Aioraren ahotsa erreprimitzea ezinezkoa da, eta eskerrak...

Bertsio bat ere eskaini ziguten sekula ikusi ez dugun 7. armairua bertsio talde paralelo horren izenean pentsatzen dut (ea noiz ikusten  dugun) eta betiko moduan, latza izan zen. Wolfmother talde australiarraren Joker and the Tief eskaini ziguten eta lehen akordetik saltoka izan gintuzten.

Ez naiz esateaz aspertuko, Zea Mays zuzeneko piztia izugarria dugu eta kontzertuetan zenbat gozatzen duten ikustea da frogarik hoberena. Normalean, gustoko kontzertu batean zaudenean, deputamadreen pasatzen ari dena zu zeu zarela iruditzen zaizu. Zea Maysen kontzertuetan ez dago horrelako sentsaziorik deputamadreen pasatzen duena, Iñaki Imaz kitarrajolea baita zalantzarik gabe; kabroia artista!


Utzi iruzkina: