Jonathanen gutun irekia bere gurasoentzat
Gure etxean ez da sekula gehiegi izan. Nire gurasoek eguna lanean eman izan dute beti baina nire aitak esaten duenez, hori ez omen da nahikoa nahi dugun guztia izateko. Mundu gaiztoa omen da gurea, edo hori dio nire aitak behintzat. Ez dut jostailu askorik izan baina ez zait axola, imaginazioa baita nire jostailurik handiena, edo hori dio nire amak behintzat.
Nire lagun Buchi Eskalextrixa oparitu ziotenean, niri kantzontziloak eta galtzerdiak oparitu zizkidaten baina ez zitzaidan axola Buchek berearekin jolasten uzten bait zidan. Buchi bizikleta oparitu ziotenean aldiz, nire lehengusu Jacken skatea oparitu zidaten baina ez zitzaidan axola, Buchen bizikletari helduta, abiadura bizian joaten nintzen eta.
Nire gurasoek, gauak eta egunak lanean igarotzen dituzte eta horri esker, ez zaigu sekula ez janik eta ezta arroparik falta izan. Noizean behin gainera, gutiziren bat ere betetzen didate guarasoek (nire ile tinte coola barne). Asko maite ditut nire gurasoak eta asko eskertzen diet gugatik egiten dutena, orain arte behintzat.
Joan zen hilean, Buchen urteak izan ziren eta bere gurasoek XBox 360 bat oparitu zioten. Ez dut uste munduan hori baina opari hobeagorik dagoenik! Munduko bideo-kontsolarik handiena da eta berarekin, joakuaren barnean zaudela ematen du! …edo hori dio Buchek behintzat... Dio edo zioen. Buchen gurasoak etxez aldatu dira (bere aitari soldata igo omen diote), eta Buch beraiekin joan da; Buch, eta bere Xbox 360a.
Atzo, egun handia zen niretzat, bederatzi urte bete nituen baina triste nintzen nire lagun Buch galdu baitut; Buch eta bere Xbox 360a. Nahiz eta gurasoei paliza ederra eman diedan, ez nuen uste nire oparien artean Xbox 360a egongo zenik baina nire urtebetetze agun honetan, ezer ez zen espero nuena izan.
Joan zaitezte pikutara! Puta kumeak!
Iruzkinak
Marijo 2008-03-11 21:44 #1
Koittadua, zelako pena emon dosten. Ta, gaiñera, aurpegira hola barre egin ostian, mutiko on-ona izatia nahiko dabe!!!<br>
indezent 2008-03-12 11:50 #2
Ba dauken erreakziokin uste det hoixe dala gure Jonatjhan, mutiko on ona. Batenbatek makila batekin burun e emango lieke...
Marijo 2008-03-22 09:57 #3
Mutil hau bere ikastetxeko lekurik altuenean ikusten dot rifle bategaz... hori bai, bere gurasoak akabau ondoren, klaro... Nik behintzat hori egingo nuke, zuek ez ala..?<br>
Asier 2008-03-22 23:18 #4
Aurreko mezua ez da Marijorena; konturatu barik bere izenakin bialdu dot, baina neria da, Asier (blog baten lehenengoz erantzuten daben internauta hasiberri bat, eta klaro... holakuetan ba...).<br>
indezent 2008-03-24 22:54 #5
Pasatzen dira horrelakoak. Eta riflearen kontuarekin ez dakit ba... Eskolarena zalantzan jartzen dut baina gurasoek merezita izango lukete bai ;)
Utzi iruzkina: