Marula edo mozkorraldirik freskoena
Txikitatik bultzatu gaituzte fruta jatera; sagarrak, naranjak, platanoak, briñoiak, albarikokeak, gereziak, marrubiak, granadak, piñak, udareak eta nola ez, melokotoiak. Haurtzaroko errebeldia zela eta ez genien gurasoei kasu gehiegirik egin eta betiko moduan, ikasitakoa gure modura moldatu eta melokotoiekin bakarrik geratu ginen. Hori bai, jan beharrean harrapatu egiten ditugu; konfusio txiki bat.
Hala ere eta ematen duenez, ez gara bakarrak gaizkiulertu hau jansan dutenak. Hurrengo bideoan ikusi daitekeen moduan bada fruta jan eta melokotoi izugarri bat harrapatzeko modu natural bat. Marula izena du eta afrikan oso ohiko fruitua bada ere, badu ezaugarri bat hain ohikoa ez dena; heldutzen denean 21 gradu alkohol ditu, izugarria.
Zergatik ez ziguten horrelako fruiturik eskeiniko txikitan. Heldu berekoi horiek… Gauza hoberenak beti beraientzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: