Escoria ugari dago musikaren munduan baina izaera hori izenean bertan onartzen dutenak ez dira hainbeste. Escoria Oriental da atzokoan Diskotekako Altxorrak tartean aurkitu genuen azalik ikaragarriena. Izena gutxi balitz gainera, singelaren izenburua Ordeñador Personal da. Hitzik gabe uzten nau 80ko hamarkadak… garai ederrean jaio ginen.
Batzuk lan eta lan jarraitzen dute eta horrela erakusten dute beraien artea barrenetik irteten zaiela. Imanol Aizpuru beasaindarra hauetako bat da eta joan zen larunbatean bere azken erakusketari ekin zion Donostiako Parafernalia arte galerian Javi Coro argazkilarierekin batera. Betiko moduan denok gonbidatuta zaudete bertara joatea. Animatu!
Esaidazu bai, behin besterik ez bada ere...
Bada hilabete bat edo Keler Nation irratsaioan asteazkenero Diskotekako altxorrak tartea burutzen duguna Kalipso Dj handiaren laguntzarekin. Bertan, Kalipsok Segura Irratiko diskotekan aurkitzen dituen disko sinestezinenak (ez zait beste hitzik bururatzen) entzun eta komentatzen ditugu. Arnasteko arazoak izan arte barre egiten dugu baina izugarrizko pena batekin geratzen ari gara; irratian ezin dira diska hauen azalak erakutsi eta egia esan, merezi du hauek ikustea (honetarako ere ez zait beste hitzik bururatu). Horregatik ostegunero aurreko egunean entzundako diska guztien artean azalik ik...
Karrera hasi zenetik behin baino gehiagotan heldu diogu Komunikazio Korporatiboaren gaiari eta egia esan, nahiko eszeptikoa izan naiz beti enpresaren kultura berri honekiko. Hau da, pertsonak, berrikuntza, kalitatea… eta rollo guzti hori badakizue. Ez naiz benetako intentzioez fidatze (Langileak inorren laguntzarik gabe beraien artean vigilatzea ekartzen duen sistemak ez du usain onik…) Kontua da (ea zentratzen naizen) atzokoan akojonatuta utzi ninduela klasera hitzaldi bat ematera etorri zen Ulmako komunikazio arduradunak. Kontatu zigunaren arabera, Ulman lan egitea Dysneilandiara op...
Kantu ederra dugu The Stranglers taldearen Golden Brown hau baina zein filmetan agertzen zen? Eta asko eskatzea ez bada, zein eszenetan? Egia esan uste baina denbora gehiago behar izan nuen pentsamentuak zentratu eta asmatzeko. Ea nork asmatzen duen! PD: Ez erabili txuletarik gero...
Atzokoan Alvaro Fernandez Armeroren El Columpio laburmetraia ikusteko aukera izan nuen. Labur ederra iruditu zait eta egia esan, poza eman dit bat baina gehiagori gure Azken Trena burura ekartzea. Askoz landuagoa da eta gidoiak beste garapen maila bat du baina hala ere, kontzeptua berdina da. Ea zer iruditzen zaizuen.
Gauza asko izan zituen joan den ostegunak. 2008. urteko Otsailaren 14a maiteminduen eguna izan zen alde batetik baina ez dut txorakeria horregatik gogoratuko. Horretaz gain, greba orokorra ere izan zen baina ez dut uste horrekatik gogoratuko dudanik egia esan. 2008. urteko Otsailaren 14an Queens of the Stone Age ikusten izan ginen Barakaldoko Rock Star aretoan eta egian esan, arrazoi hau da egun hau sekula ez ahaztera eramango nauena. Badira bi hilabete sarrerak eskuratu genituela baina aretoan sartu, Josh Homme eta bere kideak taula atera eta Go with the flow jotzen hasi ziren arte ez nin...
- Ezetz asmatu zer pasa zaidan gaur? Izugarria izan da, bankura joan naiz… eske dirua sartu beharra neukan eta lehitilara jon naizenean… bueno jende pilo bat zegoen itxaroten, nazkagarria izaten da bankura joatea baina gaur… gaur reziboa firmatu eta gero nahigabe boligrafoa poltsikoan gorde dut kar kar kar eta andrea ez da enteratu ere egin. Ni hor hitzegiten eta reziboa entregatzen eta konturatu ere ez kar kar kar. Bankutik atera eta boligrafo berri bat daukat! Kriston guapoa, oso ondo pintatzen du… - … - Eta zu? Zemuz eguna? - Ba… aita izan behar naiz. Gaur medikura… - Eh eh! Esan al dizu...
Karrerako azken urteko azken ebaluaketan gaude (amildegia ikusten dut dagoeneko) eta egia esan ez du ematen exigentzia maila altuegia izan behar denik. Bata eta bestearen artean hiru klase egun besterik ez ditut asteko eta hori gutxi balitz aste honetan egun bat gutxiago izan behar dut. Ostegunean The Queens of the Stone Age talde handiak kontzertua eskainiko du Barakaldoko Rock Star aretoan eta aspaldi eskuratu genituen sarrerak ni baino urduriago daude dagoeneko. Rock gau handia izango da baina gaur ere gure lagun Ibanez oroitu naiz berak ere hauetako sarrera bat baizuen eta berak ...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D