Zer gertatzen da Fiturren 120 debaldeko aterkirekin sartzen bazara? Eskerrak sekia garaian gauden...
Goizeko hamarrak dira eta nire trena Beasaingo geltokira iritsi berri da. Trenetik jetsi eta arkupe azpian dagoen lehen bankura iritsi bezain pronto, trenari itxaroten ari den emakume zahar batek egun onak eman dizkit. Lepoa jokatuko nuke ez dudala ezagutzen. Aleman madarikatua… Asteartea da eta jendea bere gauzetan dabil kalean zehar; batzuk lanean, besteak lanera bidean eta beste batzuk denbora pasa, besterik gabe. Geltokitik etxera oinez noa eta jende guztiak begiratu egiten nau, batzuk kasu ere egin didate. Zergatik begiratzen nau jende guztiak, ez naiz ba hain lerdena ere! ...
...eta historiako rock kanturik hoberena jo genuen Deabruarentzat. Baina hau ez da kantu hura, ez du inolako antzarik, ez naiz gogoratzen. Hau tributo bat besterik ez da... Hitzik gabe utzi nau Jack Blacken filme musikal rockanrolero honek. Nik behintzat eMuletik jeisten jarri dut dagoeneko. Komentatuko dizuet. PD: Portzierto, deabrua Dave Grohl da; hori deabrua bai jauna!
Ideia polita da lagun ezkutuaren kontu hau baina honetarako ere hainbeste konplikatu beharrik al zegoen? Ez da ba nahiko zaila bost euro ziztrinekin opari duhin bat erostea. Ba ezetz ematen du aurtengoan opariak norberak eginak izan behar zirela erabaki baitugu, izorrai… Eskerrak Martin tokatu zaidan eta nahikoa izan dudan bere aurpegia argazki batetik moztu, kartulina batean pegatu eta bere inguruan emakume mordo bat marraztearekin (hori bai, denak biluzik). Gutstatuko zaio, ziur… eta bestela izorra dadila, ze hostia nahi zuen ba oparia norberak eginda? Iritsi da opariak irekitzeko ordua,...
Bueno ba, azkenean lortu dut Azken Trena formatuz aldatzea. Bidean pixel koadrila ederra galdu du baina zer egingo diogu ba? Horrelakoxea da Kromañonismo Informatikoa. Egun bakarrean grabatu eta beste egun batean editatutako laburmetraia duzue Azken Trena. Gure lehen ganorazko lana da eta egia esan, behar lukeena baino gehiago somatzen delakoan nago. Hala ere, lan duin bat egin dugunaren ziurtasuna daukat (ea zuei berdina gertatzen zaizuen…). Garbi genuen lehen lana izanda ezin ginela gidoi zein espazio aldetik gehiegi konplikatu eta horregatik ideia sinple bati heldu genion. Hala ...
Pixkanaka pixkanaka bagoatz gainean genituen lanak kentzen eta nahiko estututa ibili bagara ere, onartu beharrean nago estutasun atsegina izan dela azken hilabeteetan jasan duguna. Nire amonak esan ohi du gustoko lekuan ez dela aldaparik eta betiko moduan, ez zaio arrazoirik falta. Joan den asteazkenean Beasaingo tren geltokian izan ginen Azken Trena laburmetraia grabatzen. Printzipioz abendu hasieran egin behar genuen lana baina nahiko arazo izan ditugu permiso kontuekin. Azkenean hala ere, konpondu genituen (gure produktora txikiari esker batipat) eta arazorik gabe pasa zen errodaje egun...
Errealeko presidente izateko hauteskundeen eguna gertuago dago unetik unera eta klima bera ere berotzen doa nahiz eta oraindik abenduan gauden. Hemen dituzue DVn argitaratutako El Cuento Chino de Badiola editoriala eta hurrengo egunean Noticias de Gipuzkoan argitaratutako Badiolaren erantzuna. Eskerrikasko Nerbioxi loturengatik.
Aste pare batean zehar nahiko abandonatuta izan dut bloga oso lanpetuta baitgabiltz eta ziuraski, horrela izango da hurrengo hilabetean ere (ea lanaren emaitza erakutsi dezakedan behintzat). Kontua da gaurkoa e-mail bat iritsi zaidala youtubetik zintzilikatuta ditudan bideoetako batean erantzun bat dela eta. Gutxitan iristen dira horrelako mailak eta egia esan, pozez hartzen ditut. Gaurkoan hala ere, ez zait batere gustatu jaso dudan erantzuna. Gogoan izango duzue Kuraiaren Piztu da Piztia kantuari egin genion bideoklipa eta ez baduzue, hemen doa: Raised16 delako...
...ingeles maila on bat duzuenok ni baino gehiago gozatuko dituzue...
...aste musikala... aste lanpetua...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D