Nahi duzun guztia, gogoko duzun guztia, amestu dezakezun guztia, amesgaiztoetan inguratzen zaituen guztia, irabazi edo galdu dezakezun guztia, zu zeu zaren guztia. Gaur dena da posible. Gaur, ostirala da eta nik, maite ditut ostiralak.
Aurrekoan aurki bilatzailean bueltaka nebilela blog berri bat ezagutzeko aukera izan nuen (bat gehiago) eta kontuak-kontu, asko pentsatuarazi dit Kalamuatik Txargainera blogean irakurri nuenak. Mezu hartan, blogen inguruan Fito Rodriguezek eginiko adierazpen batzuk zituen hizpide Leirek eta berak ateratako ondorioekin erabat ados nago. Kontua da, Fitoren hitz hauek aspalditik buruan bueltaka nerabilen ideia bat berreskuratu dutela eta ideia nahastu hauei guztiei, ordenagailuko pantailan ordena pixka bat emateko erabakia hartu dudala (hola, bapatean, zakarrontzirik gabe). Herri honetan badug...
Rugby Mundu Txapelketa amaitu da eta Puma argentinarrek ezin izan dute txapela etxera eraman, lastima. Hegoafrika izan zuten aurrean hegoamerikarrek finalerdietan eta ezin izan zioten, azkenean txapeldun amaituko zuen taldeari, irabazi. Norgehiagoka 13-37 amaitu zen eta Pumek hirugarren eta laugarren postua erabakiko zuen partida jokatzearekin konformatu behar izan zuten. Beste finalerdia etxeko taldeak, Frantziak, eta azkeneko txapeldunak, Ingalaterrak, jokatu zuten. Lehen fasean ez ziren ez bata eta ezta bestea ere espero zen mailan egon baina azkenean, finalerako txartela bien artean jok...
Bobekin hasi dugu eguna gaurkoan nerediamonden opari bati esker. Bukatu dadila eguna hasi dena bezain ondo.
Anken Trena... gertuago dago
Aspaldiko partez kontzertu gaua izan genuen larunbatekoa. Ordiziarrock jaialdiaz gozatzeko aukera izan dugu asteburu honetan Ordizian eta hainbat talderen artean Sexty Sexers beratarrak izan genituen bertan. Orain gutxi Kafe antzokian izan ziren Willis Drummond baionarrekin batera baina nahiz eta plana egina izan, ez ginen azkenean bertara gerturatu. Horregatik, ezin genion horrelako aukera bati muzin egin eta Ordizira abiatu ginen talde honen zuzeneko basatia ikusteko asmoz eta nola ez, ez ginen damutu. Talde honen zuzenekoa izugarria da, ez naiz aspertuko esateaz. Lehen diskoarekin ikusia...
VERANO EN BERLIN (Urriak 18) Zuzendaria: Andreas Dresen Gidoia: Wolfang Kohlhaase Argazkia: Andreas Hofe Muntaia: Jorg Hauschild Aktoreak: Inka Fiedrich, Nadja Uhl, Andreas Schmidt, Stephanie Schonfeld Herrialdea: Alemania Urtea: 2005 Sariak: Gidoi onenari saria Donostiako Zinemaldian (2005) Atzokoan Usurbe antzokian izan nintzen Goieniz zineklubaren eskutik Verano en Berlin filmea ikusten. A priori, hauxe zen zikloko guztien artean ikusteko gogo gehien piztu...
Aurrekoan Sugoiren blogean Manu Chaoren azken bideoklipaz gozatzeko aukera izan genuen baina apur bat harrituta geratu nintzen. Telebistan ikusia nuen Rainin’ In Paradize kantuaren klipa eta ezberdina zen. Youtuben begiratu eta kantu berdinaren hiru klip ezberdin daudela ikusi ahal izan dut. Irakurria nion Manu Chaori kantu berdinetik abesti ezberdinak ateratzen zituela baina ez nekien kantu berdinaren bideoklip ezberdinak egiten zituenik. Hemen dituzue hirurak. Lehenbizi Sugoiren blogean ikusi ahal izan genuena; Bigarren, aurretik ikusia nuena (nire ustez borobilena) eta azkenik, Youtuben ...
Atzo goizean kafesnetxoa hartzen ari nintzela, “Los Desayunos de TVE” saioan Iñigo Urkulluri egin zioten elkarrizketako azken galdera entzuteko aukera izan nuen: Galdera (Rubiadebotus Fachensis Malaletxis): Ha quedado claro que el Pueblo Vasco no les entiende. ¿Por que se empeñan en hablar de conflicto politico cuando saben con cereteza que lo unico que tienen es un problema de Terrorrismo y falta de libertad? Y por otro lado, habra gente que piense (muy Fox, some people say…) que por que piden derecho de elegir para los Vacos. ¿Acaso no van a las urnas como los demas? ¿Que tienen de difer...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D