A ze banda!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-22 10:53
8

Aspaldiko partez kontzertu gaua izan genuen larunbatekoa. Ordiziarrock jaialdiaz gozatzeko aukera izan dugu asteburu honetan Ordizian eta hainbat talderen artean Sexty Sexers beratarrak izan genituen bertan. Orain gutxi Kafe antzokian izan ziren Willis Drummond baionarrekin batera baina nahiz eta plana egina izan, ez ginen azkenean bertara gerturatu. Horregatik, ezin genion horrelako aukera bati muzin egin eta Ordizira abiatu ginen talde honen zuzeneko basatia ikusteko asmoz eta nola ez, ez ginen damutu.

Talde honen zuzenekoa izugarria da, ez naiz aspertuko esateaz. Lehen diskoarekin ikusiak neuzkan biran eta horrexek harritu ninduen gehien; zuzenean duten jarrera, humorea, harrokeria… aktitudea edo dena delako hori. Ez dakit ziur zer den baina ez dago zalantzarik beraiek badutena.

Bigarren diskarekin zuzenean ikusten nituen lehen aldia zen eta banuen gogoa. Urkamendi Blues diska aurrekoa baina askoz helduagoa da. Denbora gutxian asko hobetu dute eta musika kontuan edozein lekutatik edateko gai direla erakutsi digute.

Hala ere, ez da hori talde honen arma nagusia. Esan bezala, beraien zuzenekoa da duten ezaugarririk azpimarragarriena. Lehen kantutik azkenerarte dena ematen dute eta zuri ere dena emanarazten dizute ezinezkoa biurtuz beraien kontzertu baten aurrean geldi geratzea. Ez dira talde soil bat, hori baina gehiago dira. Sexi Sexers, Rock BANDA bat da eta eszenatokira igotzen diren bakoitzean garbi uzaten digute izerdi eta Jack Daniels artean. Egiten dutenarekin gozatu eta ikustera joaten garenoi gozatuarazi egiten digute eta hori, gaur egun ikustera ohituta gaudena baina askoz gehiago da. Rock talde asko ikusi ditut kontzertuak ematen baina BANDA gutxi eta bat, hauxe dugu. Jarrai dezatela horrela! Nik hurrengoan, errepikatu egingo dut.

Lastima soinua ez zen beraien mailan egon. Batzuk ulertu beharrean daude soinu kalitatea ona ez bada ez dela arazoa bolumena igoz konpontzen. Oraindik pitido latza dut eskubiko belarrian…

borthuzai

borthuzai 2007-10-22 18:55 #1

bai jauna! putamadre egon zuan! eta hik esan bezela garbi uzten die rock banda bat ditukela eszenarioa igotzen ditukenean, baina batez ere, nola ez, JAISTEN DITUKEN BAKOITZEN!! :-)
(eske a webo jarri diak! portzierto, nere ustez urretxuko kontzertue hobea izan zuan, oseake imaginau!)

indezent

indezent 2007-10-22 19:32 #2

Nik hiru aldiz ikusi dizkiat ta hau izan dek flojona (soinue kriminala zian). Hobena Beasaingo Gaztetxen joan zian urten eman ziena. hoi bai, ordun gu ere nahiko aztoratugo gendean...

Urretxun enittuan eon, lastima...

nerediamond

nerediamond 2007-10-23 10:46 #3

Bai bai kriston banadatzarra!!!!!!

Urretxuko kontzertu hartan ni be egon nitzen! Ta zelako ondo pasau nauen!!! Pufffff!!! Hori bai izen zala kontzertu ona!

Baine nik ia deskanso bat hartu biher dot, bestela azkenien etxat gustau biher!

egun on!

<object width="425" height="355"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/xO0gSJGJ7Fs&rel=1"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/xO0gSJGJ7Fs&rel=1" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="355"></embed></object>

indezent

indezent 2007-10-23 10:52 #4

jajaja, hola izaten da. Talde bat gehiegitan ikusi ezkero nazkatzen amaitzen duzu. Hartu deskantso bat eta hirugarren diska ateratzen dutenean joango gara berriz... baina ea soinua hobea den. Oraindik belarria erabat errekuperatu gabe jarraitzen dut ;)

PD: Holako klipekin hasi daiteke eguna bai jauna!

borthuzai

borthuzai 2007-10-23 18:04 #5

jo, ba larunbat hontan lazkaon jotzen dute!
pena, lisabö-k ere 'gertu-gertu' jotzen duela egun berean, azpeitian, eta seguroenera gu handik gertuago ibiliko garela. (bide batez, ostiralean, azpeitian audience gernikarrak aspaldi-aspaldiko partez!!)

indezent

indezent 2007-10-23 20:02 #6

Ba hori, esaten ari nintzena. Oraingoan deskantsatzea tokatuko da... zerbait esateagatik ;)

jonas

jonas 2007-10-31 22:50 #7

Indezent, hik hartuko jestak, orduan, Sexty-ren kronikagile ofizial lana?
Talde hau haziz joak, bai hoixe, eta dagoeneko Pablo Cabezaren bedeinkazinoa ere bajeukek. Leitu beharra zegoan, aspaldi erretiratuta egonda, Bilbokoaz idatzi zoana!

Etxakiat aurten kontzertu askorik ikusiko joadan, zentrau beharra jekoat-eta, baña bat edo beste jausiko jozak.

Azaroaren 9an Willis berriro Bizkaia aldean, Barakaldon, han izango nok, fijo.

indezent

indezent 2007-11-01 16:19 #8

Gustora asko heredatuko diat lan hori eta saiatuko neok Willis Drummonekoekin berebera egiten ;)

Eta hi! Kontzertuak ikusi eta zentratzea, erabat bateragarriak dituk.

Ondo izan!

Utzi iruzkina: