Kategoria: sexty_sexers
Igandean Josu Zabalari eginiko elkarrizketa bat zekarren Gara egunkariak eta ikusi bezain pronto, hasieratik bukaerara ezertxo ere galdu gabe irakurtzeko erabakia hartu nuen. Beti da interesgarria Josu Zabalak esaten duena edo ia beti (honek ere izango ditu bere egun txarrak...) eta elkarrizketa honetan ere, halaxe izan zen. Kazetariak nabarmendu zuen titularrean hurrengoa irakurri zitekeen: "Gaur egun Euskal herrian egiten den musikaren maila sekula baino altuagoa da" eta egia esan, erabat ados nago. Hala ere, beste adierazpen batek deitu zuen nire arreta. Bertan, Zabalak zioen ez zuela p...
Sexty Sexers talde beratarrak kalean du bere hirugarren diska. Hero Mantra izenarekin dator eta ematen duenez, mundura zabaltzeko intentzio osoa du boskote naparrak lan berriarekin. Katarain estudioetan grabatu dute azken lan hau Karlos Osinaga (Lisabo) mahaietan zutela eta diska osatzen duten zortzi kantuetan kolaborazio ezberdinak izan dituzte. Tartean, Fernando Sapo (Corazon del Sapo eta Kuraia), Joseba Irazoki edo Oskar Benas (Fermin Muguruza, The Solanos, Zizateh). Hau guztia gutxi balitz, berrikuntza gehiago ere baditu Hero Mantra honek. Orain arte, euskera besterik ez du erabili ...
Aspaldiko partez kontzertu gaua izan genuen larunbatekoa. Ordiziarrock jaialdiaz gozatzeko aukera izan dugu asteburu honetan Ordizian eta hainbat talderen artean Sexty Sexers beratarrak izan genituen bertan. Orain gutxi Kafe antzokian izan ziren Willis Drummond baionarrekin batera baina nahiz eta plana egina izan, ez ginen azkenean bertara gerturatu. Horregatik, ezin genion horrelako aukera bati muzin egin eta Ordizira abiatu ginen talde honen zuzeneko basatia ikusteko asmoz eta nola ez, ez ginen damutu. Talde honen zuzenekoa izugarria da, ez naiz aspertuko esateaz. Lehen diskoarekin ikusia...
Atzo, larunbata, Urretxuko gaztetxera inguratu ginen lagun kuadrila bat (badakizue, tres son multitud esaten dute :-) Sexty Sexers-en kontzertua ikusteko. Izan ere, bigarren lana duten Urkamendi Blues diska zuzenean aurkezten ari dira azken aldi honetan batean eta bestean.Nik ez dut Rock&Roll-a oso gertutik jarraitzen eta beraz, beraien musikaren inguruan ezer esan baino, nahiago nuke indezents-en post hau irakurriko bazenute :-)Eta kontzertua zer moduz egon zen?Bi hitzetan:IKARA-GARRIA!!:-)Hemen duzue eitb-kultura saioak talde beratar honi eskeiniriko erreportaia.Sexty SexersUploaded b...
Sexty Sexersen bigarren diska kalean da: Urkamendi Blues
Sexty Sexersen bigarren diska kalean da dagoeneko. Urkamendi Blues izenarekin iritsi da gugana eta egia esan, ederki datorkio izena. Orain dela hilabete erosi nuen diska baina denbora bat behar izan dut bere osotasunean gozatzeko. Hasieran, txakur bat erostera joan eta lorito batekin itzuli nintzenaren sentsazioa izan nuen baina diskari buelta bat gehiago ematen diodan bakoitzean gehiago gustatzen zait. Lehen diskarekin listoia oso altu utzi zuten Berako mutilek eta bigarren honekin agian talde guztiek egin beharko luketena egin dute; disko erabat ezberdin bat erditu alegia. Lehen diska fre...
Larunbat arratsaldea da da eta ez dut resakarik alboan eserita. Sentsazio arraroa, ezberdina, eta baditu bere gauza onak. Horrexegatik, disfrutatu egingo dut hurrengo astean berriz ere nire laguna alboan eserita izango baitut (ez da edukazio onekoa lagun minei egun batetik bestera kasurik ez egitea). Iluminazio une hauetan youtuben zehar ibili naiz talde ezberdinen klipak bilatzen eta klip itsaso horretan igerian nebilela Sexty Sexersen Are you Ready? kantuaren bideoarekin topatu naiz. Talde aparta da Berako Rokanroll boskote hau eta abesti hau kuttunenetakoa dut gainera "iluntze berri...