Beasain, obrak eta graffitiak
Gogoan dut, txikia nintzela nire herria itsusia zela pentsatzen nuen garaia. Urteak aurrera joan diren heinean ordean, pertzepzio hori aldatuz joan da. Beasainek urteekin asko irabazi duelakoan nago baina garbi daukat herri honen edertasuna nahiko artifiziala dena.
Normalean herri batek dituen gauza ederrak zaharrak izan izan ohi dira eta Beasainen, ez da ezer zaharra gelditzen. Txikia nintzenean galdetzen nion dagoeneko nire buruari nire herriak zergatik ez oten zuen alde zaharrik beste guztien moduan baina azkar ulertu nuen gabezia honen arrazaoia. Beasainen dena bota dugu eliza eta Igartzako Multzo Historikoa ezik (izenak berak akojonatu egiten du) eta lehenengoa nahiko arrotza egiten zaidan bitartean, bigarrena “Port Aventura Historiko putiklub argidun” gune xelebre batean biurtu dutelakoan nago.
Hala ere, badira postmodernitateak modu natural batean herri honi oparitu dizkion eta udaletxearen obra grinetik at geratzen diren aportazio berriak.
Argazkian ikusten duzuen moduan Dizebi graffitigile Beasaindarraren lanaz ari naiz. Herriko hainbat txokotan bere marrazkiak egiten ditu eta egia esan, hauei esker asko hobetu da gure herriaren itxura. Hurrengo lerroetan ikus ditzakezuen hauek kale ixkin batean dagoen bat eta Beasaingo Gaztetxeko fatxada berria dira.
Guk obrak egin eta obrak desegin jarraitzen dugu herriaren aurpegia garbitzeko nahiz eta arima (beste batzuen moduan) aspaldi galdua egon eta bitartean, hutsik geratzen diren paretak, mural ikusgarriez betetzen doaz gure herriari bizia emanez, herriak ederrak egiten dituzten gauzak modu naturalean sortzen baitira eta ez aurrekontu eta bonbila pila bat gastatuz.
Bitartean, kamioilariak N-1 errepidetik Igartzara bidean irteten jarraituko dute luxuzko putiklub batera doazela pentsatzuz…
Iruzkinak
xme 2007-10-15 14:53 #1
hirekin konforme, guztiz:

igartza "zaintzea" aitzakia perfektua bihurtu zaiek beste guztia jo eta txikitzeko. Orain, hirigunetik hurbil samar dauden kale-baserriei helduko zaiek txanda (mendi-puntakoak salbatzen dituk, eta gaitz erdi).

igartza bera, nahiz "multzoa" zaharberritu, etxez inguraturik utzi ditek, alde guztietatik.

eta edertze horretan putiklub argiena, oso ona (nire andreak ere gauza bera ziok beti, olako argi gorriengatik batez ere).

eta dizebi da gure herriak aspaldian eman duen perlarik handiena.

nire etxepean zegok bere pitxi horietako bat. Eta bizilagunen bilera batean protestak eta marmarrak: "menuda mamarrachada", "habría que borrarlo", eta abar. Eskerrak ez ziren ausartu!

indezent 2007-10-15 15:08 #2

Bai, egia esan Igartzako Gune historikoak (izen osoak akojonatzen jarraitzen du) eta gehienbat Dolarea baserriak pulpo bat garaje batean ematen du; hau da, erabat lekuz kanpo.

Gure herrian, historiari omenaldi bat egiteko aitzakiarekin historia bera zakarrontzira botatzen dugu eta kontuz! Inguru horretan oraindik beste eraikin bat falta da eta. Orain gutxi egin zen VPOen zozketa baina hori beste kontu bat da, beste baterako uztiko dut...

Argien kontuarekin egia esan leku zailean nago, argien proiektua aurrera eraman duena laguna baitut baina berari ere esan zioat behin baina gehiagotan putiklubarena.

Eta nire etxe azpian ere bazen dizebiren grafiti bat baina lokala denda bat jartzeko erosi zuten eta hantxe galdu zen, lastima. Ez utzi zure bizilagunei berdina egiten

borthuzai 2007-10-15 21:28 #3
oder indezent! oso patriota somatze haut aspaldi
hontan, e? (goieniz, danborrada,
infraestruktura...)
la ostra! berrize etxeratu haizen hontan, beasain
oraindik existitzen dela gogoratu al haiz! jajajaja :-)

ta ni ere zuekin erabat ados, bikote. igartzan
egiten ari direna ez zait gehiegi gustatzen ari, eta batez ere jauregia etxez
inguratze hori.

gogoan dut oraindik, orain urte mordoska bat
igartzako jauregitik lehenengo aldiz ateratzean jaso nuen sorpresa. Ekialderuntz begira dagoen igartzako atetik kanporantz joaten saiatu nintzenean,
zur eta lur geratu nintzen, Buñuel-en "El ángel exterminador" filmean bezala,
bertatik irten ezinik. Izan ere, ate horretatik ezin hobe ikusten zen
aralar guztia, txindokiren edertasuna nagusi nola ez. puff! la
hostia! ikaragarria izan zen. jauregia egin zutenetik, urtetan zehar, bertan
bizitakoek paisaia bikain huraxe bera ikusi zutela konturatu nintzen. han
izan ziren jaun, konde, errege, langile... denek gozatu zutela bista hartaz, eta
ni ere hantxe nengoela, prozesio hartako azken katebegia. Sekulako
esperientzia izan zen.

Orain ordea (PLOST!) etxebizitzak ikusten dira, eta
sarrerako ate hartatik ikusten zen paisaia hura ere igartzako monumentu
historikoaren patrimonio izango zela pentsatzen dut.

(A, Indezent! hurrengo posterako ere hartu
lasai asko gure veasain.net webgune-proiektotik nahi duan gaie, e? ze konturatu
nauk bertatik ideak ateratzen ari haizela ;-) Bestela desde luego, ez dek
posible! :-) jajajajajaja hoi kasualidadea! beida, beida! beida hau! eo hau! eo
hau!)

indezent 2007-10-16 10:17 #4

Haiba la hostia! ba eneukian webgune horren berririk, oraintxe sartu neok lehen aldiz. Ba al dakik nork eamaten diken? Halare, kasualitatea baino gehiago, gure herrian gauza gehiegi ez zeokela izango dek...

Eta beste alde batetik arrazoia daukekelakoan nago. Herrira bueltatu eta nire beasaindartasuna berpiztu dekela ematen dik; beasaindartasun kabreatua, baina beasaindartasuna azken finean ;)

Ah, ta tanborradana interes propioa zian beste ezer baino gehio. Kontuatu bahaiz hor ingurun gebiltzek gure kintatkok tanborra ta barrila eskuan dizkiaula

Utzi iruzkina: