Kategoria: dizebi
Gogoan dut, txikia nintzela nire herria itsusia zela pentsatzen nuen garaia. Urteak aurrera joan diren heinean ordean, pertzepzio hori aldatuz joan da. Beasainek urteekin asko irabazi duelakoan nago baina garbi daukat herri honen edertasuna nahiko artifiziala dena. Normalean herri batek dituen gauza ederrak zaharrak izan izan ohi dira eta Beasainen, ez da ezer zaharra gelditzen. Txikia nintzenean galdetzen nion dagoeneko nire buruari nire herriak zergatik ez oten zuen alde zaharrik beste guztien moduan baina azkar ulertu nuen gabezia honen arrazaoia. Beasainen dena bota dugu eliza eta Igart...