The Indezents bloga >>

- Hi! Zeratan ari duk orangutan hori!? - Horri erreprodukzioa detizen zaiok - Hi, baino bestea nere kotxe berria duk! - Horrelako gauzak zeuzkik amodioak...


Txikitatik jarraitu izan dut  FrantziakoTourra eta une oso ederrak pasarazi izan dizkit Uztaileko arratsalde luzeetan zehar. Gogoan ditut oporretan nintzela, bazkaldu eta gero eta igerilekura joan aurretik, Pirineoetako bungalow hartan ikusitako etapak. Gogoan ditut Indurainek bere moduan estralurtarrak ez zirenei emandako egurrak, gogoan ditut baita ere Chiapuchi handiarekin aldapa gora izandako gerrateak. Gogoan ditut irabazi zituen bost Tourrak eta galdu zuen lehen Tour hartan izan zuen pajara izugarri hura, 13 urte izango nituen eta ia negar egin nuen. Indurain desagertu zen baina ...


Denbora asko daramat blogean musika jarri gabe (beno, ez musika eta ez ezer) baina azken asteotan aurkikuntza izugarri bat egin dut. Egia esan, bere izena ezaguna nuen baina ez nion sekula arretarik eskaini. Bere izena Nora Jones da eta zuek ere ezagutuko duzue seguraski, ahots izugarria eta aingeru aurpegia jazz gozo toke bitxi bat duen musika kantatzen; ni behintzat, maitemintzen ari naizelakoan nago. Joan zen larunbatean, Gasteizko Jazzaldian izan genuen eta joateko plana banuen ere azkenean dena atzekoz aurrera irten zen (Ordiziko festak gaiztoak dira). Ez da kontzertu bat baina be...


Badakit azkenaldian youtubeko bideoak besterik ez ditudala jartzen baina kontua da, izugarrizko dokumentuak aurkitzen ari naizela nire anaiari esker hein handi batean. Tipo hau izugarria da, kartzelatik atera berri da permiso baten bidez eta Callejeros saiokoek elkarrizketa bat egiten diote kalean, izugarria; hiru bat aldiz ikusi dut eta oraindik lehertu beharrean nago. Lastima da baina youtubekoek elkarrizketa osoa erretiratu egin dute eta Se lo que hicisteis... saikoen laburpenarekin konformatu beharko duzue. Mesedez, jarri arreta bere kontakizuneko inzisoetan (puro arte)


Gaur blogera sartu eta zenbaki borobil batekin topatu naiz 30.001! Polita benetan! Kontutan izanda 20.000 nireak izan direla eta 5.000 bewaterrenak bazarete 5.000 txoko honetan sartzea erabaki duzuenak. Eskerrikasko denoi. Azkeneladian oso sentimental jartzen ari naiz blogarekin baina ez dut pundamentuzko ezer idazten... Etorriko dira garai hobeak. Urtebetetze moduko hau ospatzeko hortxe doa aurten nire iritziz egin dugun lanik hoberena berriz ere: Muss!


El  Kalimotxo de mamá izena du eta Pablo Carbonellen buru gaixotik atera da kantua. Beti erori izan zait ongi Carbonell Caiga quien Caiga originalean agertzen zenetik (Esperantza Agirrerekin izandako elkarrizketak antologikoak dira). Horretaz gain nire etxean bere talde ohiaren, Toreros Muertos, CDren bat ere bazebilen galduta eta barre bat baino gehiago botatakoa naiz Aguita amarilla edo Mi amigo Joselito bezalako kantuekin. Orain ordea Kukuxumuxuren eskutik San Ferminetako kantuarekin dator. Egia esan, Kukuxumuxuko hauek pasatzen ari direlakoan nago baina azkenean negozio negozioa da...


Urtebete ere ez da blogarekin hasi nintzela eta nahiz eta derrigorrez hasitako kontu bat izan ezin dut ukatu gustoa hartzen amaitu dudala. Gaur egun lastima eta guzti ematen dit txoko hau hain abandonatuta izateak. Kontua da, blogean hasi nintzenean komunitate txiki antzeko bat aurkitu nuela blogosferan (ez zait hitz hau batere gustatzen, friki kutsua du). Asko izan dira blog honetan idatzi dutenak eta are gehiago nik neuk irakurri ditudanak (nahiz eta denetan erantzunik ez jarri). Hala ere, badira hiruzpalau oso gustokoak nituenak eta gertutasunagatik edo (goierritasuna barru barruko kontu...


Orain egun batzuk Lancasaireko mobil saltzailearen istorioarekin etorri nintzen gurera. Izugarrizko berria ematen ari nintzelakoan nintzen baina ematen duenez programa hau amaituta dago! Eta galdera da, nork irabazidu? Nola ez, gure Lancasaireko mobil saltzaileak ! Paul Potts izena du tipoak eta programa amaieran ere jendea txunditurik uzten jarraitzen du. Hementxe duzue saria jasotzen duen unea eta saioan kantatzen duen azken abestia. Azkenenan kariñoa eta guzti harrapatu behar diogu tipo honi. Diskaren bat ateratzen badu erosi egingo dut… edo internetetik jetsi, azken hau hobeto. Goz...


Hori emozioa! Badira urte pare bat abeslari prefabrikatuak ahanzturaren zulora jaurtitzeko telebista saioak modan daudena. Hala ere, azkenaldian inork ez ditu saioak jarraitzen, ez horrela saio aurreko kastinak! Barre ugari bota izan ditugu aurtengo kurtsoan youtubeatzen (hemendik gutxira hiztegietan azalduko da aditz hau) Vaya vaya, aqui no hay playa, Ponte el cinturon edo Tu pepino bezalako hitekin. Hala ere, badira kastin hauetara joan eta epamahiekoak (mahaiekoak bai, epaileak ez dakit) zur eta lur uzten dituztenak ere. Kontua da Ingalaterran ere badirela mota horretako saioak...


Horixe izango da hurrengo urtean ikusgai izando dugun partidetako bat. Gehiago itxaron beharko dugu ordea Barçaren aurka (laubat urte) edo Athletiken aurka (urte bete) jokatzeko. Atzo arratsaldean garbi nuen zein izango zen nire plana, Errealak lehen mailan jokatuko zuen azken partidua ikustea alegia. Itxaropen pixka bat gordetzen genuen gure barnean nahiz eta ez onartu baina inor ez du ezustean harrapatu Errealaren jeitsierak. Orain gauzak ongi egiten hasteko garaia da. Ea ez dituzten berriz ere akats berdinak egiten eta batzuetan zerotik hastea ona dela ulertzen duten. Guk animatzen jarra...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!