Apaldiko partez, musika apur bat

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-07-23 18:08
5

Denbora asko daramat blogean musika jarri gabe (beno, ez musika eta ez ezer) baina azken asteotan aurkikuntza izugarri bat egin dut. Egia esan, bere izena ezaguna nuen baina ez nion sekula arretarik eskaini.

Bere izena Nora Jones da eta zuek ere ezagutuko duzue seguraski, ahots izugarria eta aingeru aurpegia jazz gozo toke bitxi bat duen musika kantatzen; ni behintzat, maitemintzen ari naizelakoan nago.

Joan zen larunbatean, Gasteizko Jazzaldian izan genuen eta joateko plana banuen ere azkenean dena atzekoz aurrera irten zen (Ordiziko festak gaiztoak dira). Ez da kontzertu bat baina bere bideoklip batekin uzten zaituztet: Nora Jones eta Sunrise, gozatu.

borthuzai

borthuzai 2007-07-23 22:05 #1

jo! hau bai neska!
My blueberry nights filma ikusteko irrikitan nago!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-07-24 00:07 #2

Nora da musikaren mirari bat, hain gazte eta hain ona. Nik sarri entzuten dut haren musika, eta ez naiz aspertzen. Eskerrik asko bideoagatik.

indezent

indezent 2007-07-24 14:15 #3

Ez nekien aktoresa ere ibiltzen zenik. Peliaren izena apuntatuta.

Eta ni ere ez naiz aspertzen, atzo bertan diskografoia osoa jeitsi nuen eta diska guztiak entzuten ari naiz (aupa Emule!). Hala ere, akats handia izan da kontzertuan ez ikustea...

bootxo

bootxo 2007-07-26 11:48 #4

Goizean belarraren gainean hanka-hutsik ibiltzea bezala da Nora entzutea.

indezent

indezent 2007-07-26 13:40 #5

Zure esaldiak "Mi vida sin mi" pelikula gogoratu dit. Bide batez, filme bikaina

Utzi iruzkina: