Sanferminetako abestia
El Kalimotxo de mamá izena du eta Pablo Carbonellen buru gaixotik atera da kantua. Beti erori izan zait ongi Carbonell Caiga quien Caiga originalean agertzen zenetik (Esperantza Agirrerekin izandako elkarrizketak antologikoak dira). Horretaz gain nire etxean bere talde ohiaren, Toreros Muertos, CDren bat ere bazebilen galduta eta barre bat baino gehiago botatakoa naiz Aguita amarilla edo Mi amigo Joselito bezalako kantuekin.
Orain ordea Kukuxumuxuren eskutik San Ferminetako kantuarekin dator. Egia esan, Kukuxumuxuko hauek pasatzen ari direlakoan nago baina azkenean negozio negozioa da eta hasierako idealak segituan desagertzen dira edozein ekintza enpresarialetan. Gogoratzen dut duela urte batzuk Mikel Urmenetea Kukuxumuxuko sortzaileari enpresa nola sortu zuten galdetu ziotenean erantzun zuena:
“La cosa empezo como una broma para bebernos unos vinos… ya nos hemos tomado muchos”
Gaur egun, urte erdia Iruñean eta beste erdia New Yorken bizi da; harrapazak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: