Izar bat jaio da! Lancasaireko mobil saltzailea!
Hori emozioa! Badira urte pare bat abeslari prefabrikatuak ahanzturaren zulora jaurtitzeko telebista saioak modan daudena. Hala ere, azkenaldian inork ez ditu saioak jarraitzen, ez horrela saio aurreko kastinak! Barre ugari bota izan ditugu aurtengo kurtsoan youtubeatzen (hemendik gutxira hiztegietan azalduko da aditz hau) Vaya vaya, aqui no hay playa, Ponte el cinturon edo Tu pepino bezalako hitekin. Hala ere, badira kastin hauetara joan eta epamahiekoak (mahaiekoak bai, epaileak ez dakit) zur eta lur uzten dituztenak ere. Kontua da Ingalaterran ere badirela mota horretako saioak eta bideo honek argi uzten du kastin hauetara ongi kantatzen duen jendea ere joaten dela noizean behin.
Mobil denda batean egiten omen du lan eta “mazapan aurpegi” terminoa berarentzako asmatu zelakoan nago. Etengabe negarrez hasi behar duela ematen du eta pinta hau kontutan hartuta, epaimahaiak ez dio harrera hobegirik egiten. Segituan aldatzen zaie aurpegia ordea. Hori dek sentimendua! Hori emozioa! Zuekin, Lancasaireko mobil saltzailea (Jose Luis Moreno moduan esanda).
Iruzkinak
borthuzai 2007-06-19 18:09 #1
UAU! Sinestezine!
ze flipantea ezta? puto cherif!!
(zure deskribapena perfektua baitare jajaja:-)

kukue 2007-06-19 21:28 #2
Ep!!

Ikusita neukean, ta egie esan hilek txirikordarazi zitzaizkian ikusi nianen.

indezent 2007-06-20 13:37 #3
txirikordarazi? Hi haiz hi euskaltzaina
Itziar 2007-06-20 13:39 #4
earra motel.

Españan, factor X eko kastiñak parre iteko dian bitartian... emateu , beste tokin batian gauza seriyuo hartzeala...

ni halare nere duda dakat: zuek ustezue, tipo honek holako toki batea juteko beharra dakala, hain ondo kantauta? nik galdera airian lagatzeet :D

benga ondo segi!

Amuitz 2007-06-21 12:32 #5
Grazia egin zidak telebistara aurkeztutako norbaiti buruz izatea hire testu hau.
Agian, opera kantatzen Txinaraino iritsiko dek Lancasaireko mobil saltzailea!!!

indezent 2007-06-21 13:43 #6

...mmm... harrapatu nauk. Hala ere helburuak erabat ezberdinak dittuk, nirea hortxe bukatu dek.

Jode hi, fitxauta gerek gero...

Amuitz 2007-06-21 13:50 #7
Programa hasita harrapatu nian, baina ez nian zalantza izpirik eduki lehiakide hura Sustatun agertu zela behin, beste lehiaketa bateko argazki batean...

indezent 2007-06-21 13:56 #8

Oso hasita ez zenuen ba harrapatu. Hirugarren minutuan kalean ginen jajaja

Asier 2007-06-21 15:45 #9

Itziar-entzat:

ez da tipo horrek holako lekuetara joateko beharrik duenik, baizik eta berak bideoan esaten duen moduan, beti esan izan du opera abestea profesionalki hartzea gustatuko litzaiokela. eta gero esaten duen bezala, inoiz ez dela ausartu holako lekuetara joateko baina konfidantza nahikoarekin ikusi zela eta saiatu egin zela.

beraz ez da hain ongi abestuta horrelako tokietara joan beharra daukanik bazizik eta bera ez dela horretan profesionala eta ongi abesten duela ohartuz saiatu egin nahi duela profesional bilakatzen.

ea lortzen duen, animo!

asier 2007-06-21 15:48 #10

jarraituz:

eta gaur egun hain zaila denez profesional bilakatzea biderik azkarrena hartu du, eta ongi egina gainera

bootxo 2007-06-22 14:21 #11
Atzo bertan ikusi genuen bideoa bulegoan, eta denoi oilo ipurdia jarri zitzaigun tipo hau entzutean. Negar malko pare bat ere erori eta norbaitek adoptatzeko nahia ere erakutsi zuen...

indezent 2007-06-22 15:51 #12
jajajaja, hori ere ez da tipoaren deskribapen txarra ez!
Utzi iruzkina: