Gora Loquillo!
Badira aste batzuk errutinara bueltatu garena baina pixkanaka pixkanaka joaten gara errrutina bera zer den gogoratzen (beti kostatu izan zait aterrizatzea). Goizean esnatu, egun osoa kanpoan pasa eta egin beharreko guztia (edo denbora eman diguna) egin ondoren, etxera itzultzen gara. Hala ere, etxera itzultzean izaten dugun humorea ez da beti berdina izaten, izan dugun egunaren araberakoa baizik eta behin baina gehiagotan, ez da altxaferuak botatzeko modukoa izaten.
Atzokoa horrelako egun bat izan zen eta etxerako bideari ekiteko prest autoan sartu nintzenean, hoberena etxera iritsi eta sofan botatzea izango zela erabaki nuen. Horrela behintzat, ez ninduen errugaberen batek jasan beharko.
Baina ez! Autoko CDa piztu bezain pronto, gure kolega Loquillo agertu zen MP3aren berrenetatik mesias tupedun baten moduan eta odisea guztian zehar kantari jarri gintuen (frenopatikoko autobusa ematen genuen). Bere Greatest Hitsak entzuten etorri ginen Eskoriatzatik Beasainerarte eta niri behintzat, goitik behera aldatu zidan humorea.
Autoa garagean utzi eta etxera “El Rompeolas” kantatzen sartu nintzen; “No hables de futuro es una ilusion, cuando el rock&roll conquisto mi corazon…”. Etxekoak agurtu, maleta utzi eta sofa alde batera uztita, kalera irten nintzen lagunekin zerbait hartzera.
Hemendik aurrera ez dut zalantzarik izango; eguna humore txarrez amaitu ezkero, etxera bueltan gora Loquillo eta bere Trogloditak!
Iruzkinak
Eneko 2007-10-12 00:48 #1
Akaso arrazoia zuen Loquillok, No hables de futuro es una ilusion ... edo ez, .. azkenean Clash-eko Joe Strummer-ek The Future is Unwritten, zioen :-) ... joestrummerthemovie.com

etorkizunetaz, idatzi, berba, pentsa, imagina, ... dezakegu. Idatzi gabe dago ... zorionez!

indezent 2007-10-12 15:33 #2

Hortxe dago emozioa.

Ikusi beharreko filmeen zerrendarako beste bat... Eskertzen da

Utzi iruzkina: