Kategoria: loqullo
Badira aste batzuk errutinara bueltatu garena baina pixkanaka pixkanaka joaten gara errrutina bera zer den gogoratzen (beti kostatu izan zait aterrizatzea). Goizean esnatu, egun osoa kanpoan pasa eta egin beharreko guztia (edo denbora eman diguna) egin ondoren, etxera itzultzen gara. Hala ere, etxera itzultzean izaten dugun humorea ez da beti berdina izaten, izan dugun egunaren araberakoa baizik eta behin baina gehiagotan, ez da altxaferuak botatzeko modukoa izaten. Atzokoa horrelako egun bat izan zen eta etxerako bideari ekiteko prest autoan sartu nintzenean, hoberena etxera iritsi eta sof...