Errugby Mundialak aurrera darrai: Finalaurdenak

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-08 10:48
2

Aurreko batean esaten genuen errugby mundiala martxan zegoela eta egia esan, makina bat ezuste ematen ari zaigu aurtengoan Frantzian jokatzen ari den txapelketa. Lehen fasea jokatu ondoren, Hego Hemisferiokoek garbi utzi zuten beraien nagusitasuna eta txapelketa haurjoku bat izan behar zelakoan ginen Zelanda Berria eta Australiarentzat. Ipar Hemisferiokoek aldiz, kontrako itxura eman zuten eta etxekoek, Frantziak, eta aurreko txapeldunek, Ingalaterrak, Munduko Kopan aurretik zituzten egunak gutxi zirela ematen zuen.

Hala ere, kirola ezustekoz betea dago eta errugbya ez da gutxiago. Finalaurdenetan,  Ingalaterrak Australiako Wallabyen aurka jokatu zuen larunbat arratsaldean eta inork gutxi espero bazuen ere 10-12 gailendu ziren aurreko Mundu Kopako izarra, Johnny Wilkinson, buru izan zutela. Ez ziren ezustekoak hor geratu eta Frantziak, Sebastien Chabal buru zutela, ere 13-0eko partzial bati aurre eginez faboritoei, Zelanda Berriari alegia, gailentzen amaitu zuten 18-20. Partida honetan gainera, azken puntuak euskaldun batek egin zituen, Elissaldek.

Igande arratsa lasaiagoa izan zen eta a priori irabazi behar zuten taldeek ez zioten ezustekoari lekurik uzti eta Argentinak eta Hego Afrikak Eskozia eta Fijiri irabazi zioten; 19-13 eta 37-20

            

Horrela beraz, aurtengo Munduko Kopako finala Hego Hemisferioko eta Ipar Hemiosferioko bi taldeen artean jokatuko da. Finalerdietan, Ingalaterrak eta Frantziak eta Hego Afrikak eta Argentinak ikusiko dituzte aurpegiak. Argentinako Pumek lehen mailakoak zirela erakutsi nahiean etorri ziren Frantziara eta hori baina gehiago egin dute. Txanpa handietatik kanpo izan dira orain arte baina hemendik aurrera oso kontuan hartu beharreko taldea izango direla garbi utzi dute. Nik behintzat, garbi daukat; aurtengoan, Pumekin noa.

                   

Gauza bat garbi dago hala ere, aurtengo finalean ez dela Hakarik dantzatuko.

i eme

i eme 2007-10-08 16:13 #1

ni ere Pumekin noa... irabazteko eduki behar den beste zeozer hoi daukate, "aktitudea"? ez dakit hitz egokia zein den zeozer hoi deskribatzeko... aktitude, espiritu, karakter, indarra.<br />lan gogorra dute oraingoa Sudafrika menperatzen.<br />aupa Pumak!<br />

indezent

indezent 2007-10-08 19:38 #2

Aktitudea berriz ere ;), musika zein kirolean gauza garrantzitsua da bai eta ados nago, Pumek badute. Ea zortea duten!


Utzi iruzkina: