1993ko tanborrada

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-13 13:54

Astean zehar oheko izarak irentsi egiten gintuzten eta amak etorri beharra izaten zuen esnatu, gosaria eman eta eskolara bidaltzeko. Asteburuetan berriz, goizeko zazpiretan ohetik jauzi egiten genuen inork ezer esan gabe. Etxeko guztiak aztoratu eta kalera irteten ginen gertuen bizi zen lagunari tinbrea jotzeko. Goiz zen inoren tinbrea jotzeko (orain ez genuke horrelakorik egingo) baina ez zuen axola, etxe horretan ere baziren ordu pare bat denak esnai zirela.

Kalera irteten ginen eta bazterrak nahasten pasatzen genuen eguna. Baloi batekin, pelota batekin edo espaziountzi bat izan zitekeen makil batekin. Ez genuen gauza handirik behar ondo pasatzeko eta horrelaxe ibiltzen ginen eskolako burdinezko ate handiaren gainetik pasatuz edo herriko parkeetan zehar ohiuka (orain bezela baina goizez).

Desiatzen izaten ginen herriko festak iristeko eta jaiak hasi baino aste bat lehenago mataderoan barrakak jartzen hasten zirenean, prozesioan joaten ginen aurtengoan zein berrikuntza izugarri zetorren ikustera. Festetan ere goizean goiz esnatzen ginen (hau ere ez dugu orain egiten) eta herriko plazan dantzari lanak ere egin genituen. Koadrila egunean aldiz, blusa gorria jantzi eta etxe azpietara joaten ginen ur baldekada bat botatzeko eskatzera. Gauza asko egiten genituen garai haietan, gaur egun baina gehiago ziuraski, eta hauen guztien artean, tanborradan ere irten ginen.

Baten batek lan ederra hartu du dokumentu hau digitalizatzen. Eskerrikasko Aitor!


Utzi iruzkina: