Lanera iritsi eta betiko moduan korreoa ireki dudanean Bilbo alde haietan nirekin ikasi zuen eta noizean behin blog honetan sartzen den nerbioxen mezu batekin topatu naiz. Izenburu enigmatikoa zuen benetan, liburue. “Ez zait ba garai batean itzuli enion liburu batenbat eskatzen arituko?” “Espero dut azken momentuan egin behar izan genuen lan hartarako erditik zatitu genuen (literalki, guraize ta guzti) liburu harren nire erdia eskatzeko bezain lotsa hain gutxi ez duela izango…” Ba ez. Mezuko protagonista zen liburua Susa argitaletxeak argitaratu berri duen eta Martxoak 15ean aurkeztu z...
Urdaiazpikoa ona da bai baina badira pata negrazko gauza on gehiago. Raimundo Amador Hernanin izan dugu asteburu honetan eta ikusi ez banuen ere, garbi daukat ikusi nahi zuen oro gustora utziko zuena. Gozatu ezazue bere anaia Rafaelekin zuen talde mitiko honetaz. Mama! Donde esta el peine….?
Anbulatoriora joan eta ordu bete medikuari itxaroten izaten zaituztenean gauza askotarako denbora izaten duzu: senarrak obrak ikusten ari diren bitartean goiza pasatzera itxarongelara joaten diren amonei entzun, bertako eserlekuen egoera prekarioaz jabetu, pediatriako ateraen inguruan jolasean dabiltzan umeei begiratu, bi andre txandaren kontura eztabaidatzen ikusi (ia jo dira), lurreko baldosak zenbatu, sapaieko humedade mantxei estau forma bilatu (Frantzia eta Japonia aurkitu ditut), ordulariaren segunderoarekin hipnotizatuta geratu eta hoberena, kortxoetan zintzilik dauden kartelak...
Makina bat aldiz entzun dugu euskarak tren ugari galdu dituela istorian zehar; inprenta, aldizkariak, irratia, telebista, zinea… Internetekin aldiz, ez da horrelakorik gertatu behar eta sareak eskaintzen duen askatasun honetan milaka pertsona aritu da, ari da eta ari gara gure aletxoa jartzen, euskara behingoz behar duen orduan iritsi dadin bere zitara. Atzo hattrick.org euskaratu zuten eta gertaera hauxe aurrera pausu garrantzitsu bat da euskerak sarean egin behar duen bide luze honetan. Askok ez duzue jakin ere egingo hattrick.org delakoa hau zer den baina azken aldian hain modan dauden o...
Ez dira orduak kaletik ibiltzeko. Ordu horietan kaleak ere ez daude oraindik bere lekuan eta pertsona ororen ordu horretako habitat naturala, ohea baino ez da. Begi itxi eta galiziar enpanada antzeko aurpegiak besterik ez dira ibiltzen ordu orietan han-hemenka noraezean, nora doazen jakingo ez balute moduan, plastikozko poltsa batekin eskuan edo poltsa lepoan edo motxila bizkarrean. Ez dira ordu onak, orduntxe esnatu bazara behintzat. Gau osoko deanbulazio batetik bazatoz ordea, ordu txiki hauek ederragoak izaten dira eta ez duzu galiziar enpanada aurpegirik izaten; horrelakoetan, tabernara...
Egia esan, nire azken resaka igande honek askorako eman zuen. Nire lagun ile-hori apartsuekin interaktuatzen egon ondoren, iganderoko rutina bidaia burutzea egokitu zitzaidan. Etxean zeozer jan, kotxea hartu (ez nuen nik gidatzen lasai, indezente pero honrau) eta Mondrau aldera abiatu ginen. Kontua da, kotxeak gasolina gutxi zuena eta Beasain eta Ormaiztegi artean dagoen gasolindegian geratu beharra izan genuela tanga erregaiez betetzeko. Txoferra kanpora irten zen eta nik (betiko moduan) CD xorroan gustoko zerbaiten bila hasi nintzen kanpoan zegoen bitartean kanbiazoa emateko (beti kontura...
Jaungoikoak sei egunetan egin omen zuen mundua eta zazpigarrenean deskantsatzea erabaki omen zuen. Nik ere deskantsatzeko erabili ohi dut igandea baina ez diot inolaz ere ematen kondaira erligioso honek ematen dion zentzu positiboa egun puta-kume honi, garbi geratu da ezta? Gizakia berez, nahiko tontoa delakoan nago eta aurretik dugunaren ilusioan bizi ohi gara unean-unekoaz gozatu edo gozatu ondoren oroitzen gozatu beharrean. Bestela, zergatik maite dugu hainbeste ostirala? Ostiral goizean esnatzean beste humore batekin esnatzen naiz nahiz eta lanera joan beharra izan, igandean ordea, ez ...
Arratsalde produktiboa bai jauna! Joan zen ostegunean, Komunikaldiak zeuden Fakultatean eta egia esan, ez genuen gogo gehiegirik ikustera joateko. Hortaz gain, bagenekien Goiena telebistako bekariek egindako laburpen bikaina ikusi zitekeela Goiena Telebistan beraz, bi aitzakia ez joateko; bat eta bi, nahikoa. Arratsaldea ordea ez zen tabernazuloan galdu eta pundamentuzko zerbait egitea erabaki genuen. Ideia bat pentsatu (edozer gauzari deitzen diogu ideia), grabatu eta montatu. Dena hiru ordutan (rekor del mundo!). Parre batzuk bota genituen egia esan eta efektu espezialak burutzeko ere bur...
Nire izena Oinatz Blanco Agirre da eta dagoeneko handia naiz atzo sei urte bete bainituen. Nire Amatxok Lorea Agirre izena du eta andereinoa da. Bere lana umeei txintxo portatzen erakustea da eta ona da lan horretan, ederki ikusi ahal izan dugu hori nik eta nire ipurdiak. Nire aitak Jon Blanco izena du eta alaiagoa da, egun osoa tontakeriak egiten pasatzen du, trenak egiten ari ez denean behintzat. Nire aitatxok Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles CAFen egiten du lan eta hondartzara joaten diren trenetako leihoak jartzen ditu jendeak mendiak eta errekak ikusi ahal ditzan. Hirurok Altam...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D