Deslokalizazioa edo gure buruen lokalizazio eza
Arratsalde produktiboa bai jauna! Joan zen ostegunean, Komunikaldiak zeuden Fakultatean eta egia esan, ez genuen gogo gehiegirik ikustera joateko. Hortaz gain, bagenekien Goiena telebistako bekariek egindako laburpen bikaina ikusi zitekeela Goiena Telebistan beraz, bi aitzakia ez joateko; bat eta bi, nahikoa. Arratsaldea ordea ez zen tabernazuloan galdu eta pundamentuzko zerbait egitea erabaki genuen. Ideia bat pentsatu (edozer gauzari deitzen diogu ideia), grabatu eta montatu. Dena hiru ordutan (rekor del mundo!). Parre batzuk bota genituen egia esan eta efektu espezialak burutzeko ere burua ederki jan beharra izan genuen (Txomin_Hood-en pixerreka nola egin genuen asmatzen duenarentzat bi puxtarri). Pol ere handik zebilen lurrak bustitzen eta fregonarekin ere komeria batzuk izan genituen. Besterik gabe gure azken lanarekin uzten zaituztet (hain ondo pasata ezin da lana izan).
Iruzkinak
Pol Emika 2007-03-08 10:05 #1
Edarra, ez? Ezta beste munduko ezer, baina hiru ordutan... Gainera poliki-poliki, hobetuz goazela uste dut.
indezent 2007-03-08 10:07 #2
...eta gainera dantzarako doaiekin...;)
Patxi 2007-03-08 10:15 #3
izugarria!
borthuzai 2007-03-08 10:58 #4

joe! ze inbidia! eta ni hemen, lanetik bideoak ikusi ezinik! arratsaldean etxetik ikusi beharko.

indezent 2007-03-08 11:20 #5

Hi Borthuzai! Bi eun zemazkiat hire phi-ren inguruko artikulua komentau nahien ta etziek uzten, Ganbon hola komentau beharko diat jajaja

PD: Ikusten diat hik lana ni bezela itten dekela ;)

Amuitz 2007-03-08 12:46 #6
Oso ona atera zaizue, bai horixe.

Itziar 2007-03-08 15:19 #7
Ondo pasatze eztezuenik behintzat ezin da esan! jajaja

borthuzai 2007-03-08 15:52 #8

Eske artikuluan erantzun bat utzi nahi badek textuko kodigo sekretoa aurkitu beharra daukek aurrena! :-)

(blogen baten leitu diat arazok zeudekela eta onena, azpiko html hortan kliklatzea dekela... etzekiat. baño lasai, nonbaiten topatuko gaituk eta)

borthuzai 2007-03-08 20:12 #9
:-) ona txo! ona!
Halare, Ganbon ez haut sekula hola dantzan ikusi, e?

indezent 2007-03-09 09:02 #10

...motibazio kontue dek dana...;)

bewater 2007-03-10 21:57 #11
Hi Indezent, Pragan paintium 486arekin gaude oraindik eta ia kamera lentan ikusi behar izan dut zuen azken obra maestra, gainera Hostaleko ordenagailuan ez dago soinurik, beraz duela urte batzuk bezala ahotsik gabe ikusi dut...txuri/beltzean ikustea besterik ez zitzaidan falta Buster Keatonen pelikula bat izateko, halere azkeneko bailea gustatu zait...bueno agur bero bat Pragatik...hau bero bero zeok, kontatuko diat...ikaragarria
malen 2007-03-14 01:29 #12
Benetan, Komunikaldiak baino aaaaaaaaaskoz ere produktiboagoa. Ez zegoen oso zaila hori lortzem...hori bai, notarekin gainditu duzue!

Utzi iruzkina: