Hattrick euskeraz!!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-03-15 10:11
9

Makina bat aldiz entzun dugu euskarak tren ugari galdu dituela istorian zehar; inprenta, aldizkariak, irratia, telebista, zinea… Internetekin aldiz, ez da horrelakorik gertatu behar eta sareak eskaintzen duen askatasun honetan milaka pertsona aritu da, ari da eta ari gara gure aletxoa jartzen, euskara behingoz behar duen orduan iritsi dadin bere zitara.

Atzo hattrick.org euskaratu zuten eta gertaera hauxe aurrera pausu garrantzitsu bat da euskerak sarean egin behar duen bide luze honetan. Askok ez duzue jakin ere egingo hattrick.org delakoa hau zer den baina azken aldian hain modan dauden online jokuetatik mundu mailan, erabiltzaile gehien dituen futboil manager simulatzailea da. Jokua jatorriz, suediarra da eta urteetan zehar, munduan zabaltzen joan da gaur egun dituen 936.759 erabiltzaileetara iritsi arte.

Itzulpena, jokuaren erabiltzaile euskalhiztunek abiartu dute eta web gunean jartzen duenez inoiz egindako itzulpenik azkarrena izan da. Hattrickeko 40. hizkuntza da euskera. Gaurko honetan ere, asko iritsi dira gu baino lehen baina hala ere, garaiz iritsi garelakoan nago. Zorionak eta eskerrikasko euskeraren hobebeharrez hainbeste lan hartzen duzuen guztie!

borthuzai

borthuzai 2007-03-15 10:42 #1

oso berri pozgarria bai

bewater

bewater 2007-03-15 10:48 #2

Zailena egina dago, orain euskera dakien jendeak erabiltzea besterik ez da falta...ni ez neok jokuaren zalea, baina heman eurre euskeraz

indezent

indezent 2007-03-15 10:52 #3

Horire egie da, euskerazko aukera eskaini baino inork erabiltzen ez bado ez do ezertako balioko, ea jendea animatzen dan, zuek barne. Ordenadore aurren lana itten badezue denborapasa politte da

Pol Emika

Pol Emika 2007-03-15 11:58 #4

Ointxe noie aprobeta jokue!!! jaja. Esangotzut gero ia zelakue dan, ta ia zelan euskeratute dauen.

indezent

indezent 2007-03-15 12:03 #5

Pixkat etxoin barko dek lista de espera zeok eta. Oain apuntau ezkeo hemendik bi aste edo arte ez haiz hasiko ;)

kukue

kukue 2007-03-15 21:45 #6

Pozgarrie dek holako gauzak aitzea eta irakurtzea. Halare bewater-ek arrazoia zeukek, oain euskeraz dakin jendek hitzeittea faltaek, oso ondo zeok euskerazko idatzik eukitzea, baño hitzeitten ezpadiau hortan bakarrik geauko dek, idatzizko hizkuntza baten.

2007-03-16 12:32 #7

joder... beste bizio bat gehiago! holako loturaik ez jarri! nun bilatu behar diat nik denbora hor saltxeatzeko?

nerbiox

nerbiox 2007-03-16 17:53 #8

Joe, hau bai albistea. Pena, beandu xamar harrapau nauela. Aspaldi utzi nion hattricken jokatzei. Holako kojuk oso adiktibok die e?

Baino albistea eziñobea da.

indezent

indezent 2007-03-16 17:57 #9

Jajajaja, egie da! Akordatzen naiz Leioako PCran pasau genittun ordu haitan (asko izan zien) nola ibiltzen zinen ta nik bazilau itten nizun koñazo bat zala esanez, oain ordea ni bibiltzen naiz ;). Ordun ordea, diseiñue eta askoz prekariogok zien, berriz hasi beharkozu ta emango dizkizut egur pare bat

Utzi iruzkina: