Makina bat aldiz entzun dugu euskarak tren ugari galdu dituela istorian zehar; inprenta, aldizkariak, irratia, telebista, zinea… Internetekin aldiz, ez da horrelakorik gertatu behar eta sareak eskaintzen duen askatasun honetan milaka pertsona aritu da, ari da eta ari gara gure aletxoa jartzen, euskara behingoz behar duen orduan iritsi dadin bere zitara. Atzo hattrick.org euskaratu zuten eta gertaera hauxe aurrera pausu garrantzitsu bat da euskerak sarean egin behar duen bide luze honetan. Askok ez duzue jakin ere egingo hattrick.org delakoa hau zer den baina azken aldian hain modan dauden o...