Zakur Kale (Harkaitz Zubiri donostiarraren lehen lana kalean)
Lanera iritsi eta betiko moduan korreoa ireki dudanean Bilbo alde haietan nirekin ikasi zuen eta noizean behin blog honetan sartzen den nerbioxen mezu batekin topatu naiz. Izenburu enigmatikoa zuen benetan, liburue. “Ez zait ba garai batean itzuli enion liburu batenbat eskatzen arituko?” “Espero dut azken momentuan egin behar izan genuen lan hartarako erditik zatitu genuen (literalki, guraize ta guzti) liburu harren nire erdia eskatzeko bezain lotsa hain gutxi ez duela izango…”
Ba ez. Mezuko protagonista zen liburua Susa argitaletxeak argitaratu berri duen eta Martxoak 15ean aurkeztu zuten Harkaitz Zubiri Donostiarraren Zakur Kale ipuin bilduma da.
Harkaitz Zubiri Grostarra ere gurekin ibili zen ikasten (beno, ikasi ikasi berak bakarrik egiten zuen) eta egia esan poza eman dit liburu bat idatzi duela ikusteak. Ez nekien idazteko zaletasuna zuenik baina bai lanerako jarrera egokia zuena eta ez dut uste behin lanean hasi ezkero proiektuak erdi bidean uzten joaten den horietako bat izango denik. Lehen lan hau argitaratu du behinipein donostiar gazte honek baina ni ez naute erabat konbentzitu… gaztea? Hi Harkaitz, edozer gauzari deitzen die gazte! Beno, nik behintzat irakurri behar diat liburua eta gainontzekoei gauza berbera gomendatzen dizuet. Zorionak aittona!
Iruzkinak
bewater 2007-03-21 01:34 #1
Badirudi, blogariei liburak irakurtzea ez zaiela gustatzen, inork ez dik erantzun gaurkoan...hik irakurri zak liburue eta gero pasaiek...komisiorik jaso l dek blogean post hau idazteagatik? Ba hasi hai komisioa eskatzen
indezent 2007-03-21 09:08 #2
Tarifak prestatzen ai neok, pasuko diat listadue. Ah eta behin kobratzen hasita, liburue ez diat pasako alkilau ingo diat ok? El negozio es el negozio mi kerido Manolete
gorka 2007-03-29 19:09 #3
Garai batean bazen Donostian kale bat ASTO KALE izena zuena. Gaur egun San Jeronimo kalea da hori. Eta nolakoak diren kasualitateak, Harkaitz Zubirik ZAKUR KALE narrazio liburua Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan aurkeztu zuen (San Jeronimo kalean... Asto kalen!).<br />
indezent 2007-03-30 08:59 #4
Ez dut oraindik liburua irakurri baina asto, zakur bezain ongi datorkiola uste dut argumentuaz irakurri dudanaren arabera. Kasulitate polita.
Utzi iruzkina: