The Indezents bloga >>

Duela hamabostbat egun norberaren bost sekretu aireratzea suertatu zitzaigun gehienoi eta egia esan, ariketa intresgarria izan zen; bai idazteko eta baita besteenak irakurtzeko ere (gehienbat azkenekoa). Atzo gauean ordean, lan hura egokitu zidatzenean idatzi ez nuen batetaz oroitu nintzen, eta nola da posible horrelako gauza bat ahaztea!: Harry Stamper Jainkoa da! Hasieratik hasiko naiz. Pelikulak ikustea oso gustoko dut eta gehienetan oso kritikoa izaten naiz txarrak iruditu edo gustatzen ez zaizkidanekin, onartzen dut. Hala ere, bada zinearen historian bere txartasunean (oso txarra da et...


Gaur ere laburmetrai batekin nator ba (astelehena da, ez exigitu gehiegi). Duela pare bat urte ikusi nuen Beasaingo Goieniz Zineklubak urtero antolatzen duen “Gau Laburrean” eta bertako sari nagusia eraman zuen urte hartan. Irakurri dudanagatik, Jose Maria Goenagaren lan hau Malagako zine jaialdian ere saritua izan zen. Azken urteetan ikusi ditudan laburmetraien artean gehien gustatu zaidana izan da; sinplea, polita eta humore puntuzkoa. Ea gustatzen zaizuen.


Atzo iluntzean, klaseak amaitu aurretik eskolatik ospa egin eta Arrasateko Ate Kulturetxe estreinatu berrira joan ginen Topaguneak antolatu berri duen euskarazko filme laburren 2007ko zirkuitoa ikustera. Bertan, sei laburmetrai ikusteko aukera izan genuen eta egia esan, botikan bezalaxe, denetik egon zen han. Lehenengo laburmetraia, “El salto de Beamon” lanarekin ezaguna egin zen Ane Muñoz Hondarribitarraren Loturak izan zen. Laburmetrai hau estreinuan ikusteko aukera izan dugu zirkuito honetan erakutsi baita lehen aldiz, aurkezpenean Topaguneko neskak ederki azaldu zuen bezala (Beasaingo ...


Gaur ez dut idazteko gogorik, hori badakit eta blogaren artxiboan buzeatzen ibili naiz  azken asteetako mezuak begiratuz (gogorra da lan mudua, abixatu zidaten bai). Begira eta begira nebilela ordea, gustatu ez zaidan gauza batez ohartu naiz; badira hiru aste musika klip bat jarri ez dudana! Despistatuta nabil bai jauna. Beno ba, ba bi aitzakia hauek hartuta, hemen doa gaurkoa. Delorean entzun nuen legen egunean talde amerikar bat edo izango zelakoan geratu nintzen eta ahoa bete hortz ere geratu nintzen zarauztarrak direla jakitean. Ordundik pare bat disko entzun ditut eta eg...


Atzo Oskar sarien inguruan aritu ginen eta Borja Kobeaga Donostiarraren “Eramos pocos” laburmetraia gainetik besterik ez nuen aipatu. Egia esan, ikusi gabe nuen eta arratsaldean youtuben sartu nintzen laburmetraia hau ikusteko intentzioarekin. Laburmetraia saridunaren atzetik ere ibili nintzen baina trailerra besterik ez nuen topatu. Beste alde batetik ordea,  beste batzuen artean “El milagro de P. Tinto” eta “La gran aventura de Mortadelo y Filemon” filmeen zuzendaria den Javier Fesser espainiarrak ere oskar sarietara sailkatzea lortu duen laburmetraia aurki dut; “Binta y la gran idea...


Atzo gauean, urtero garai hauetan egiten duten moduan, Oscar sariak banatu zituzten Los Angeleseko Kodak antzokian. Aurtengoan gainera, euskaldun bat zebilen laburmetrai hoberenaren sariagatik lehian eta azken informazioek esanten zutenaren arabera Kobeaga donostiarra bera zen sarirako hautagai nagusia. Gaur goizean, urtero moduan hau ere, ordenagailu aurrean jarri, sarituak nortzuk izan diren begiratu eta sentipen gazi-gozo batek hartu nau buruko azken iletik hankako behatz txikiko atzazalerarte. Hasteko, Borja Kobeagak ez du saririk eraman baina beno, hau normala da eta euskaldunok gainer...


aizpuru&indezent A ze lastima… Itxaropenak, bere esku ez dauden gauzak agintzen dizkigu eta pozez puzten gaitu zerua jo arte. Zerua ordea, itsaropena baino zintzoagoa da bere inpernutasunean eta ez digu gezurrik kontatzen. Han, ez dago oxigenorik, gure ametsek irentsi baitute, eta ito egiten gara. Egiaz min egiten digu; zintzotasunaz astindu, eta gure zauriak, puztu aurrekoak baina sakonagoak bilakatzen dira. Denak du zure azalaren kolorea, edo agian zure azala da ikusten dudan guztia, eta zure oroitzapena, usaintzen dudan bakarra: Erakutsi idazu pixka bat gehiago, azken aldiz bada e...


Txingurriak beti irabaztea injustizia bat delako, unibertsoak norbera bere lekuan jartzen du noizean behin. Hemen duzue klaserako egin dugun azken lana. Errealizazio aldetik egin dugun gauzarik txukunena delakoan nago baina soinuarekin betiko razoak izan ditugu; zer egingo diogu ba? Ba hurrengoan ondo egin, edo saiatu behintzat. Eta bihar, aizpuru&indezent kolaborazioaren lehen kumea. Ea zer iruditzen zaizuen


Eginkizuna betea zuen. Bazekien norena zen galdutako kutxa eta gainera helbide bat eta guzti zuen bere jabeari iristarazteko. Hala ere, bazegoen oraindik kutxa hartan atentzioa deitzen zion objetu bat. Kaxaren izkina batean zampatutako paper bola bat zegoen. Behin hasita zer axola zion gauza bat gehiago begiratzea. Ez zuen mutil hura sekula ikusiko eta tentagarria zen oso, paper hura irekitzea. Jakinminak bultzatuta esku artean hartu eta zabaldu egin zuen bere ezker izatarraren gainean leunduz.             Arkatzez eginiko marrazki bat ...


Gaurkoan ere beste proiektu berri bat aurkezera nator. Aurrekoan, Imanol Aizpuru handiarekin izan nintzen eta zerbeza eta zerbeza artean, buruan bueltaka zerabilen ideia bat proposatu zidan. Kontua da, azken aldian asko marrazten aritu dela eta marrazki batzuekin zerbait ezberdina egiteko gogoa zuela. Orduan nitaz oroitu zen (asko eskertzen diodan gauza) eta bere marrazki bati testua jartzea proposatu zidan. Asko gustatu zitzaidan ideia baina behin harremana sendotuta haur bat besterik ez izateak ez ninduen gehiegi konbentzitu eta horregatik, lanari jarraipena ematea erabaki genuen. Proiek...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!