Harry Stamper Jainkoa da!
Duela hamabostbat egun norberaren bost sekretu aireratzea suertatu zitzaigun gehienoi eta egia esan, ariketa intresgarria izan zen; bai idazteko eta baita besteenak irakurtzeko ere (gehienbat azkenekoa). Atzo gauean ordean, lan hura egokitu zidatzenean idatzi ez nuen batetaz oroitu nintzen, eta nola da posible horrelako gauza bat ahaztea!: Harry Stamper Jainkoa da!
Hasieratik hasiko naiz. Pelikulak ikustea oso gustoko dut eta gehienetan oso kritikoa izaten naiz txarrak iruditu edo gustatzen ez zaizkidanekin, onartzen dut. Hala ere, bada zinearen historian bere txartasunean (oso txarra da eta filme gehienean zehar ez du zentzurik ere) zoragarria, izugarria, antologikoa, biblikoa, txundigarria, ikaragarria iruditzen zaidan filme bat. Egia esatea nahi baduzue hiru aldiz negar egin arazi didan filme bakarra da eta azken bietan filmearen azken hogei minutuak besterik ez nituen ikusi. Ikusi dudan filme entretenigarrinetako bat da entretenigarriena ez esatearren eta nire ahultasun hau nire ulermenetik haratago badago ere, filme hau Armageddon da.
Meteorito intergalaktiko batek lurra jo behar du eta honek, gure planeta maitearen aurka talka egin ezkero gure zibilizazio guztia desagertu egingo da. NASAk, bere profesionaltasunean, plan ezberdin mordo bat prestatu ditu baina batek berak ere ez du baliorik meteoritoa suntsitzeko. Azkenean, asteroidea barrutik lehertzea erabakitzen dute eta horretarako asteroidera joan eta lurrean perforazio bat egin beharra dago.
Ematen duenez, perforazioa arte bat da (bibolina jotzearen antzekoa) eta edonork ezin du lan hau egin. Horregatik, plataforma petroliferoetako munduko prospektore hoberenari deitzen diote gizatedia salbatzeko. Gizon hau, Harry Stamper da, Bruce Willis (agarrate a las muelas).
NASAra iristen dira eta lan hau egin behar badu bere gizonekin izango dela esaten du (mozkor, perbertitu, jokuzale eta drogazale koadrila sinpatiko bat) eta NASAk baiezkoa ematen dio. Erabili behar duten materiala ikustera joaten direnean zintzilari zerebritoak erabili beharreko taladroa ezagutzen ote duen galdetzen dio: “Claro, el diseño es mio” (ze handia den Harry stumpper!)
Hortik aurrera entrenamendua, misioa bera eta desenlazea. Hau guztia beti ere, Harry, bere alaba Grace (Liv Tyler) eta bere seme bat gehiago moduan den A.J.ren (Ben Affleck) artean ematen den triangulo batean giroturik. Bukaera izugarria da (hiru aldiz egin dut negar, zer nahi duzue esatea) baina ez dizuet kontatuko zinematografiaren historiako harri-bitxi hau ikusi ez duzuenoi amaierako apoteosia ez izorratzeko. Billy-Bob Thortonek filme amaieran esaten duen esaldi bat bakarrik erreproduzituko dizuet: “Es usted la hija de Harry Stamper? Déjeme decirle que su padre es el hombre más valiente que haya conocido jamas!”. Eta hau guztia Aerosmithen I Don't Want To Miss A Thing kantua atzean entzuten dela. Sniff… berriz ere negar egin behar dut.
Iruzkinak
bewater 2007-03-06 15:51 #1

Bueno txoriz ez hadi pasa, pelikula ondo zeok baino bueno...egiari zor aerosmithen abestia nahigo diat pelikula bera baino...halere LIz taylor, hori bai princesa, jainkosa...aurrekoan Notebook edo Diario de Noa (Beste itzulpen gogaikarri bat, nola ez) ikusi nuen eta egia esan asko gustatu zitzaidan, nahiz eta negar momentua nire room mate-ak izurratu zidan, logelara builaka sartu zenean.

AH, igandean Snatch ingelesez ikusi nuen eta subtitulurik gabe, egia esan elkarrizketak buruz dazkit eta ederki ulertu nuen, inglesez ikustea berriz ikustea bezala izan zen...awesome man, awesome

nerediamond 2007-03-06 18:42 #2
lanen...??? no se yo...
indezent 2007-03-07 10:06 #3
Manolete, esan zak nahi dekena baino Harry Stamper Jainkoa dek. Eta ez diat esan pelikula ona denik, kojonudoa dekela esan diat; termino oso ezberdinek dittuk
kukue 2007-03-07 17:12 #4
jajajaja... bueno entretenittue badek, halare pelikula amerikano guztik bezela, patriotismo exajeratue sobran zeok, eta munduko jabe dittuken sentsazio hoi ebai (nahiz ta hala izan). Ta frantsesak ze iritzi eukiko die pelikula hontaz?? Paris porkulo hartzea bialtzen die...

Netzako pelikulako pertsonajeik hobena, putero mozkor hortzaundie, izena etzekiat, meteoriton metralletakin jolasen aitzekena, ta Bruce Willis, papel guztik berdin interpretau ta halare beti ondo eitten dizkikena. Eztiat uste inoiz ikusiko diaunik Romeona eitten, ta eitten badik eztek jarriko leihopen poesia kantatzen. Igual horreatik zeukeat nere aktore onenan listan.

indezent 2007-03-08 09:11 #5
Hortzaundie Steve Buscemi dek, kriston aktorea, arpegikin bakarrik dena esaten diken hoitakoa. Eta gure Bruce Romeona itten hasiko bazian garbi euki zak metralleta hartu eta Kapulleto eta Montesco guztik hilobia bialduko zizkiala bere Julietakin geitzeko.
Utzi iruzkina: