A ze lastima... (aizpuru&indezent)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-23 09:42
10

aizpuru&indezent

A ze lastima…

Itxaropenak, bere esku ez dauden gauzak agintzen dizkigu eta pozez puzten gaitu zerua jo arte. Zerua ordea, itsaropena baino zintzoagoa da bere inpernutasunean eta ez digu gezurrik kontatzen. Han, ez dago oxigenorik, gure ametsek irentsi baitute, eta ito egiten gara. Egiaz min egiten digu; zintzotasunaz astindu, eta gure zauriak, puztu aurrekoak baina sakonagoak bilakatzen dira.

Denak du zure azalaren kolorea, edo agian zure azala da ikusten dudan guztia, eta zure oroitzapena, usaintzen dudan bakarra: Erakutsi idazu pixka bat gehiago, azken aldiz bada ere. Zure iztarrez itsu naiz, zure bularrez mutu; zure, gure, nire ametsak zirenen preso, zutaz mozkor.

Orain, ez dut zer edan. Ozeano hori bateko olatu apartsuak dira nire ezpainetan etengabe apurtzen diren bakarrak baina ez dute zureen musikarik, zure doinurik, zure bizirik. Eskua zabaltzen dizut helduko duzunaren itsaropenez baina mamuek, gu baino indar gehiago dute eta nik, ez dut dagoeneko itxaropenean sinesten.

Gure maitasunaren zuhaitzaren azpian izango nauzu zure zain, ez baitut zure esperoan ez dagoen mundurik irudikatzen. Hemen izango nauzu zure zain, baina hemen, eguzkiak gogor jotzen du; erre egiten nau, zure azalaren kolorea desagertzen doan bitartean. Hemen itxarongo zaitut nik neuk sinesten ez dudan itxaropenaren epelean. Hemen izango nauzu zure zain, gure maitasunaren zuhaitzean azken hitzak zizelkatu ditzagun; azkenak, edo azkenaurrenak.

A ze lastima…

OHARRA: Kantua entzunez marrazkia ikusi eta ondoren testua irakurri. Posible da Goear-ek arazoak ematea eta kantua ez entzutea. Kasu honetan, goear webgunera joan, que lastima kantua bilatu eta bertatik entzun.

nerediamond

nerediamond 2007-02-23 10:25 #1

Hombre sendatuko nazela!!! Atzo kriston mala ostian ninguen Gasteizera enitzela juen ta. Ke lastima!!! jeje.

Ondo ba. Mondran juerga orduen! Desietan nau!!! jejeje! Ia aurreko urtien moduen bote danakin bukatzen dogun Ostarkun!!!! jajajajajaja!!!!

portzierto, gaur ez dau klaseik???

nerediamond

nerediamond 2007-02-23 10:33 #2

eske ia ondo nau!!! eta formal formal juteko asmua naukon!!! jejeje

baine holako egualdixa egonda...me lo pensare...jejeje

bewater

bewater 2007-02-23 15:15 #3

A ze lastima bai, a ze lastima gu bezelako mozkor bihotz onek ez dugula emakumerik bilatzen...ederki islatzen du abestiak gure bakardade nostalgikoa, ederki isladatzen dute Indezentsen hitzen gure bakardade nostalgikoa eta ederki islatzen du aizpururen marrazkiak gure bakardade nostalgikoaren subkonszientea...ke lastima...

borthuzai

borthuzai 2007-02-23 16:29 #4

ni ere erabat ados bewaterrekin
Nik ere dastatzen dudan 18ko rubia bakarra Kelerra :-)

Amuitz

Amuitz 2007-02-23 16:39 #5

Ez galdu itxaropena, motel!

Testu ederra, irudia ere (ez dago modurik handiagotzeko?)

imanolcontinuo

imanolcontinuo 2007-02-23 23:21 #6

pintta politt-politta dauke honek indezent.

zure testue ilustratzeko irrikitan.

kukue

kukue 2007-02-24 14:07 #7

Earra. Ke lastima, holako ekimen polit bat mundu erdik irakurtzen diken aldizkari baten ez agertzea, gaur egun ikusi edo irakurri zeikeauna baño dezent-egoa badek behintzet. Hurrengo tomon zai geatze gaittuk .

indezent

indezent 2007-02-24 15:44 #8

irudia handiago ikusteko egin klik hemen

i eme

i eme 2007-02-26 00:49 #9

lan hau ederki etortzen zaio oraintxe sentitzen dudanakin; erreala... a ze lastima (sentitzen det horrelako lan on bati futbola erastea baña egokia zetorren momenturako).

indezent

indezent 2007-02-26 09:09 #10

Zerbaitetarako balio badizu ederki. Norberaren interpretaziorik baina hobeagorik ez da izaten nahiz eta futbolistikoa izan ;)

Utzi iruzkina: