Kategoria: marrazkiak
http://www.childtopia.com/index.php?module=home&func=dibuja&newlang=eus
Joan diren San ferminetan kolaboratzaile berezia izan zuen Buenafuentek bere saioan. Kolaboratzaile hau, Kukuxumuxu arropa (eta ez dakit beste zenbat gauza…) markaren aurpegi ezaguna den Mikel Urmeneta naparra izan zen. Kolaborazioa haietan, San Ferminetan ikusi eta mobilarekin grabatutako gauza bixtiak erakusten zizkigun. Kontua da, nahiz eta lehen kolaborazioa ez izan, ez nekiela bi hauen arteko lankidetza telebistatik haratago zijoanik. Gaur sarean zehar galduta nebilela, Buenafuenteren blogera iritsi naiz eta sorpresa handia hartu dut marrazkilaritzarako zale...
...ze uste zenuten ba...?
aizpuru&indezent Little Miss America Arratsaldeon denoi! Bai ni naiz, ekuadorreko alde honetara dagoen tiporik ederrena. “Zermoduz gaur JC? Oraindik asko hobetu beharrean hago nire mailara iristeko… beno, zer demontre, hik eta nik bazekiau hori ez dekela inoiz gertatuko kar kar kar”. Ederra dago hondartza gaurkoan bai jauna. Bada garaia itsaso zakar honetako olatuek nire lerdentasuna ezagutu dezaten. “Aupa Jeny! Zer da irribarre hori? Atzo gauekoa ahaztu ezinean ala?” Pff, delitua izan beharko litzateke ni izatea, bidegabekeria bat da besteentzat. “Hara nor dagoen hor! Hori ipurdi ...
aizpuru&indezent A ze lastima… Itxaropenak, bere esku ez dauden gauzak agintzen dizkigu eta pozez puzten gaitu zerua jo arte. Zerua ordea, itsaropena baino zintzoagoa da bere inpernutasunean eta ez digu gezurrik kontatzen. Han, ez dago oxigenorik, gure ametsek irentsi baitute, eta ito egiten gara. Egiaz min egiten digu; zintzotasunaz astindu, eta gure zauriak, puztu aurrekoak baina sakonagoak bilakatzen dira. Denak du zure azalaren kolorea, edo agian zure azala da ikusten dudan guztia, eta zure oroitzapena, usaintzen dudan bakarra: Erakutsi idazu pixka bat gehiago, azken aldiz bada e...
Gaurkoan ere beste proiektu berri bat aurkezera nator. Aurrekoan, Imanol Aizpuru handiarekin izan nintzen eta zerbeza eta zerbeza artean, buruan bueltaka zerabilen ideia bat proposatu zidan. Kontua da, azken aldian asko marrazten aritu dela eta marrazki batzuekin zerbait ezberdina egiteko gogoa zuela. Orduan nitaz oroitu zen (asko eskertzen diodan gauza) eta bere marrazki bati testua jartzea proposatu zidan. Asko gustatu zitzaidan ideia baina behin harremana sendotuta haur bat besterik ez izateak ez ninduen gehiegi konbentzitu eta horregatik, lanari jarraipena ematea erabaki genuen. Proiek...
Banuen gogoa marrazki bat sartzeko blogean eta hemen doa lehenegoa. Hala ere, dena ez da hain polita, marrazki hau azterketa bat da baina lasai, galdera bakarreko azterketa baita: Zer gertatu behar zaio tipo honi? (Bloga irakurri duenak badaki)
Kaixo, Pernan Goñi naiz eta, azkenean, Superbloga idaztera animatu naiz. Aurkezteko esango dut Bilbon bizi den tipo bat naizela, Oñatin jaio eta hezi nintzela ... (betiko datu ergelak, zeren eta ez naiz Oñatin agertu orain dela urteak... Ez da harro sentitzen naizenik herrira ez joateaz, ez ez... Kontua da beti iruditu zaidala pixkat baliogabeko datuak "Nongoa zara?" horren erantzunak. Hala ere, ni ere hasi naiz jaioterriarekin... En fin, gaur, Oñatin, Errosaixo Bixamonaren Bixamona izan da. Gorantziak!), eta, aurkezpenarekin jarraitzeko, beti marrazkilari sentitu izan naiz. Hasteko, horra ...