Eta oskarra... Scorseserentzat. Zorionak nahiz eta berandu iritsi

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-26 10:59
9

Atzo gauean, urtero garai hauetan egiten duten moduan, Oscar sariak banatu zituzten Los Angeleseko Kodak antzokian. Aurtengoan gainera, euskaldun bat zebilen laburmetrai hoberenaren sariagatik lehian eta azken informazioek esanten zutenaren arabera Kobeaga donostiarra bera zen sarirako hautagai nagusia. Gaur goizean, urtero moduan hau ere, ordenagailu aurrean jarri, sarituak nortzuk izan diren begiratu eta sentipen gazi-gozo batek hartu nau buruko azken iletik hankako behatz txikiko atzazalerarte.

Hasteko, Borja Kobeagak ez du saririk eraman baina beno, hau normala da eta euskaldunok gainera aspaldi ikasi genuen galtzen (edozer gauzetan); Gehien izorratu nauena Scorseseren saria izan da. Ea, ez nau izorratzen Scorsesek sari bat irabazteak, izorratzen nauena saria filme honegatik irabaztea da; hortik gazi-gozoarena. Martin Scorsesek aspaldi merezi izan zuen sari bat “Jo, que noche!”, “Taxi Driver”, “Toro Salvaje” edo “Uno de los Nuestros” bezalako filmeengatik. Oskarrek ordea, gehiago azken urteetan, karrerak saritzeko joera hartu dute eta ez filmeak saritzekoa. Joera hau kontutan hartuta, lehen Oskarra jaso ahal izateko, aurretik bost bat pelikula on eginak izan behar dira eta honekin lortzen den bakarra, merezi duten filmeek saririk ez jasotzea eta ondorioz, hortik urte batzuetara filme horien egileek merezi ez dutenean sari bat jasotzea da. Esan liteke sariak ez direla puntual iristen behar duten tokira eta zuzendari denek ez dute sariari itxaroten hamarkada bat emateko gaitasun edo zorterik izaten.

Ez naiz berriz hasiko Infiltradosek zergatik konbentzitu ez nauen azaltzen baina amaieran gidoi akats izugarri batzuk dituelakoan nago eta filme osoan zehar egindako lan guztia (oso ona),  azken hogei minutuetan zakarrontzita botatzea barkatuezina iruditzen zait.

Nork irabazi behar zuen orduan? Ba egia esan ez dakit. “Cartas desde Iwojima” eta “The Queen” ez ditut ikusi ere egin beraz, ezingo naiz hauen inguruan iritziak ematen hasi. Babel ikusi nuen eta hau ere zergatik ez zitazidan gustatu ez dut berriz ere azalduko (kaskarrabias bat bilakatzen ari naiz, adina edo). Hala ere, bazen beste filme bat sari nagusirako lehian sartzen zena; “Pequeña Miss Sunshine” eta egia esan asko gustatu zitzaidan film txiki hau. Modu askotan ez da besteekin alderagarria baina hor du bere meritua nire ustetan filme honek. Pretentsio handirik gabe pertsonaia absurdo zein sinesgarri batzuen istorio bat kontatzen digu eta askotan nahikoa izaten da horrekin (zinean ez dut su artifizialik behar izaten). Honekin esan nahi dudana, pruduktora handiak, handikeriak alde batera utzi eta istorioak kontatzen hasi beharrean daudela berriz ere “La Vida de los Otros” saritu alemaniarrak egiten duen moduan adibidez. Ea horrela sariak puntual iristea lortzen dugun. Hala ere, Zorionak Scorsese!

borthuzai

borthuzai 2007-02-26 11:10 #1

oscarrak mierda bat dituk.

garrantzi gehiegi ematen zioau txorrada horri.

indezent

indezent 2007-02-26 11:36 #2

Hitz gutxiko esnatu haiz gaur ;)

i eme

i eme 2007-02-26 13:03 #3

borthuzai'rekin bat netorrek... nik ere hitz gutxi zeuzkiat gaur goizean (goizero bezela) ;)

Pol Emika

Pol Emika 2007-02-26 17:16 #4

Ni ez nago bat ere ados BORTHUZAIrekin, izan ere, Oscarrak ez dira mierda bat (ala bai?); Niretzat Oscar sariak munduko beste edozein sari bezalakoak dira, sariak "sin mas"; Oscarrak gainontzeko sariak bezalakoak direnez gero, denak izan behar dute mierdak (edo ez). Gauzak horrela, esan Borthuzai Oscarrak mierda bat badira zein sari den ganorazkoa :=)

indezent

indezent 2007-02-26 17:27 #5

Beasaingo "Gau Laburra" saria ;)

Hori behintzat guri aukeratzen uzten digute

borthuzai

borthuzai 2007-02-26 19:22 #6

aupa pol!
sari onak? ba, erantzun tipikoa izango bada ere Nobelak adibidez. Eta hori Einsteini erlatibitatearen teoriagatik eman ez ziotela, baina urtetan zehar erakutsi dute (bertan egoten diren pol-emikak aparte :-) asmatzen dutela. Ez naiz ni historialaria, baina ziur nago berau jaso dutenetako gehien-gehienak historiara pasako direla beraien aportazioengatik (eta ez saria jaso dutelako)
Asturias printzearen saria? Alonsorenak... erakutsi zuten mierda bat direla.
Oscarrak? Mierda bat. Hor zinea ez dagoelako, beste zerbait baizik.  Mel Gibsonek zuzendari onena Braveheart-engatik? Bueno, bueno, bueno... Eta mila adibide gehiago.
Nobelak. Hoiek bai sariak!
Ez dut nik sariketen sistema ezbaian jartzen, sariketak beharko dira... ez dakit, baina ez da berdina Nobela edo beasaingo odolkiaren kofradiako kide izatea (hoiek bai diela premio puta mierda bat :-)
Ez dakit tartekoak zein diren, baina bi muturrak nahiko garbi ditut eta niretzat oscarrak behe aldetik goitik baino gertuago daude.
ondo izan,

indezent

indezent 2007-02-26 19:32 #7

Oskarrak mierda bat direla esatea, ok; arrazoi guztia daukak. Nobelak goraipatzea, hire iritzia dek, onartzen diat. Printziperaren sariak zakarraren pare jartzea, beste bi puntu hiretzat Borthuzai baina... Ojo! Beasaingo odolki txapelketarekin beste behin sartzen bahaiz hitzak baina gehiago izango dizkiau! Eta bazekiat non bizi haizen, kontuz ;)

nerediamond

nerediamond 2007-02-26 20:23 #8

Arranca Tortolika y vamonos!!!

nire gauzak...

jejejejejejeje!

Pol Emika

Pol Emika 2007-02-26 22:15 #9

Ez dut ukatzen nobel saria jaso duten asko eta asko historiara pasako direla beren aportazio bikainengatik, baina denak seguru ezetz. Ez ala Borthuzai? Eta Mel Gibsonena... gizakiaren berezko ezaugarria da akatsak egitearena, hala ere, ezingo duzu ukatu Oscarra jaso duten asko eta asko ere historiara pasako direla beren aportazioengatik, nahiz eta indezentsek ondo azladu duen bezala "...Oskarrek ordea, gehiago azken urteetan, karrerak saritzeko joera hartu dute eta ez filmeak saritzekoa...". Gainera ez al dago nobel sarietan Gibsonen bat? Nobel saria jaso duten guztiak merezi ote dute sari hori? Nik uste ezetz.

pd: asko gustatu zait euskaldunen, aristotelesen eta gaztaren arteko teoria

Utzi iruzkina: