Atzo Oskar sarien inguruan aritu ginen eta Borja Kobeaga Donostiarraren “Eramos pocos” laburmetraia gainetik besterik ez nuen aipatu. Egia esan, ikusi gabe nuen eta arratsaldean youtuben sartu nintzen laburmetraia hau ikusteko intentzioarekin. Laburmetraia saridunaren atzetik ere ibili nintzen baina trailerra besterik ez nuen topatu. Beste alde batetik ordea,  beste batzuen artean “El milagro de P. Tinto” eta “La gran aventura de Mortadelo y Filemon” filmeen zuzendaria den Javier Fesser espainiarrak ere oskar sarietara sailkatzea lortu duen laburmetraia aurki dut; “Binta y la gran idea...


Atzo gauean, urtero garai hauetan egiten duten moduan, Oscar sariak banatu zituzten Los Angeleseko Kodak antzokian. Aurtengoan gainera, euskaldun bat zebilen laburmetrai hoberenaren sariagatik lehian eta azken informazioek esanten zutenaren arabera Kobeaga donostiarra bera zen sarirako hautagai nagusia. Gaur goizean, urtero moduan hau ere, ordenagailu aurrean jarri, sarituak nortzuk izan diren begiratu eta sentipen gazi-gozo batek hartu nau buruko azken iletik hankako behatz txikiko atzazalerarte. Hasteko, Borja Kobeagak ez du saririk eraman baina beno, hau normala da eta euskaldunok gainer...


Azken iruzkinak