Barraondoko elkarrizketak (V)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-03-21 09:55
9

- Aupa Peio! Ze habil, ataizkiek bi kaña.

- Bi? Batekin nahikoa izango duk ba Martin, nik nerea bazeukiat.

- Ez ez, bi atera. Bestea nire lagun Gikarentzat duk. Komunera joan dek, orain zetorrek.

- Ah! Hirekin lan itten diken Errumaniarra, baneukian gogoa ezagutzeko.

- Aupa Gika! Beida, hau nire lagun Peio duk

- Aupa Gika, pozten naiz…

- Oi Peio Peio!...

- Kar kar, ondo ikasita ekarri duk Martin kar kar

- Ez ez, honek horrela hitzegiten dik…

- Nola hola? Bueno bueno… Haber Gika, zemuz ikusten duk Euskal Herria?

- Mutilak, eskuak elkar gurutza! ekin ta bultza denok batera!...

- Joe, abertzale ta dana ata zaiguk Bukarestekoa hi!

- Eta? Zemuz moldatzen haiz Martinekin. Hau tunante hutsa dek kar kar kar

- Itziarren semea: hori duk mutila! nihor salatu baino nahiago du hila…

- Bueno bueno, hor pasatu haiz. Hau putakume hutsa dek eta… Hi Martin… honek esandako guztik nire aman CDk ekartzen zizkiek gogora.

- Bai ba. Honek Pantxoa eta Peion letrakin besteik ez dik hitzeitten. Bestela, euskera hitzik e etzekik kar kar kar

- Baino nola dek posible?

- Geroari esaiok olatuetan. Herri-izarrak ez direla itzaltzen…

- Jode, kamioein etorri omen zian Bukarestetik hona kabinako zulo baten ezkutauta ta emateikenez kamioneroa segurarrra zian eta han etorri zian, Pantxoa ta Peion Greates Hitsak jarrita, dale ke te pego kar kar kar

- Bueno bueno Martin! Bromatan aituko haiz?

- Baita zeare! Honea iritsi ta hola hitzeiten hasi zian. Ligau ta dana itten dik eta kabroiak!

- Azken dantza hau maitia zurekin nahi zinduzket eraman nerekin…

- Hau dek kabroia hi! Kar kar kar. Bueno Martin, ba hau gurekin zetorrek poteon e! Kriston fitxajea duk!

- Kar kar kar. Bai bai, hortako ekarri diat. Bueno Gika jungo gaituk beste bat hartzea?

- Trailara, trailara la-la-ra la-la-la-ra. Lepoan hartu ta segi aurrera! Lepoan hartu ta segi aurrera!

- Joe, hoi dek izpiritue bai jauna!

Amuitz

Amuitz 2007-03-21 10:13 #1

Niri ere, amaren diskoak etorri zaizkidak burura (biniloak, ez CDak), ondo ikasiak atera giñean!

indezent

indezent 2007-03-21 10:18 #2

Nire ama gehio izan dek Benito Lertxundi, Erramun Martikorena, Xabier Lete, Antxon Balberde, Mikel Laboa eta konpañiarena. Aitaren kasuan aldiz, Silvio Rodriguez, Pablo Milanes, Victor Jarra, pAco Ibañez eta lagunak. Ez dakit ondo ikasiak atera garen baina ni behintzat, errumaniarrak baino nahaste borraste handiagoa dudalakoan nago ;)

bewater

bewater 2007-03-21 13:09 #3

Errumaniarrak berreskuratu beharko dituzte gure abestiak, lertxundi, oskorri eta la vieja guardia desagertzen dienean, akabo fandangoa...Bisbal, Paulina eta besteak besterik ez dira geratuko...espero dut hori inoiz ez gertatzea...Aurrekoan Saint Patrick (irlandako patroia) eguna zen eta ederki gozatu nuen irlandako abesti tipikoak entzun eta abesten (pare bat badazkit)...hori bai sasoia hori bai humorea...

indezent

indezent 2007-03-21 13:37 #4

Horiei ere asko laguntzen die zerbezak...

Pol Emika

Pol Emika 2007-03-21 15:02 #5

Hau poza! Indezents ba al dakizu Gika nire lehengusua dela? Banekien laister etortzekoa zela gurera, hau da, Euskal Herrira. Imaginatuko duzu nork esan dion etortzeko, ezta? Badakizu, ordea, zoritxarrez etxetik alde behar izan nuela eta mendira ihes egin, baserri eder horretara. Gika gizajoa nire lehengo helbidera joango zen nire bila eta... Eman goraintziak nire partez eta ea noiz ematen didazun bere helbidea. Esan laister jeitsiko naizela hemendik beragana!

i eme

i eme 2007-03-21 16:01 #6

Pantxoa eta Peion CDa bati baño gehiago jarriko nioke... euskeraz ikasteko baño gehiago, puteatzeko izango zen.
Errumaniar honek azkar ikasi dik baña hemen bazeuzkiau "koreano" pilla bat CD aparaturik ez dikenik, CDa zer deken ez dakiena,...

Itziar

Itziar 2007-03-21 19:13 #7

esan berra dao, behintzat euskerarako saiakera iten dula Gika-k. jaja

eta Pantxoa ta Peio, Peio ta Pantxoa... horren txarrak al dia ba? ta Benito?  laboa? jesus. Musikarekiko irekiya izaten ikasi ber dala!!!

benga, ondo segi!

daniel

daniel 2007-03-21 22:42 #8

elkarrizketa graziosoa da bai!!! zer da fakultaden bidalitako lanen bat ala?

Eskarrik asko Mikel nire floga bisitatzeagatik. Ez duzu fallatzen, beti adi. Hola behar da Miel. Ni, egia esanda, ez naiz askotan hemendikan pasatzen... modu batera esateko, urrutigo gelditzen zait. Hau da alperkeria.

Piñeiro al da irabazlea argazki lehiaketan? joer!!!! Nire flogan irakurri duzun bezala, txorik besterik ez ditut buruan. Ni naiz memelue.

Aio "hikheuk Produxions"!!!!!!

indezent

indezent 2007-03-22 09:17 #9

Bueno Pol, hik hobe dek Gika bisitau beharren baserriko ADSLa konpontzen badek faltan botatzen haugu eta.

ieme, koreanoa badek bazekik CD bat zer deken, hori ziur. Hoik beste kasta batekok dittuk ;)

Irikia musikarekiko? utziko dizut Itziar Sepulturaren hasierako diskoetako bat ea ze "irekiya" zean...

Daniel, enpanau! txapelketa aurkeztu ta zeinek irabazi don ez jakin, hai k joderse... Herritarren saria Piñeirok eaman do bai. Ondo segi!

Utzi iruzkina: