Ijitoen lurraldean

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-03-22 10:17
4

Askotan seme alabek ordaindu behar izaten dituzte gurasoen akatsak baina ohikoena, beraien ardura eta salbatu ditzaketen bakarrak beraiek direla onartzea izaten da. Nahiz eta egiten ari direna egin nahi ez izan, nahiz eta beraien ezkontza egunean ondoan eserita dutena maite duten emakume edo gizona ez izan, nahiz eta maite duten gizon edo emakumea lau metrotara izan. Nahiz eta hain gertu izanda ere berarekin egon ezin izan.

Gurasoek beraien ohiturak dituzte; zaharrak, zurrunak, eroak, ederrak… Ezkontzaren egunean aitona hiltzen bada 40 eguneko duelua egin behar da eta beraz, ezingo dira ezkondu. Ohiturak ordea, helduek nahi duten modura moldatzen dira, azkenean garrantzitsuena, norberaren lepoa baita… beti ere, agure batekin topo egiten ez baduzu noski, orduan errespetuak zerua betetzen du eta ez da arnasteko lekurik geratzen.

Balkanetan gaude, ez dakit ziur non baina hau ijitoen lurraldea da; negozioen, trapitxeoen, dantzaren, musikaren eta festaren lurraldea.

Zerriek autoak jaten dituzte, musikariek arbola bati lotuta jotzen dute, aitona zaharrak kar moduko aulkietan joaten dira batetik-bestera, hemeretzi urteko neskek eskopetaz bizilagunaren lorontziak apurtzen dituzte, barku errusiarrak opariz beteta etortzen dira eta opariak ez dira sekula izaten hasieran ematen dutena.

Hau, eta beste gauza asko da Emir Kusturica zinemagile Bosniarraren Gato Negro Gato Blanco, ikusi beharreko filma.

bewater

bewater 2007-03-22 18:08 #1

Zuzenketa txiki bat, Sarajevon jaio arren, Kusturica serbiarra da, nahiz eta bere gurasoetako bat kroaziarra izan, hau da nahaste borraste bat.

Beste alde batetik, pelikula ez da Balkanetan pasatzen (ez dakit zergatik baina uste dut ezetz), Danubio errekaren ibarretan baizik Hungaria edo errumania aldean, ijitoen erresuman hain zuzen ere...

Indezent egilek fabore bat, wikipediara joan eta kusturikaren pelikula batzuk jaisten hasi hadi, pena mereziko die...

bewater

bewater 2007-03-22 18:19 #2

Barkatu bere aitaren izena Murat zen, beraz musulmana, baina bera serbiarra sentitu da betidanik. Yugoslaviako gerran Milosevici bere laguntza ematea ere leporatzen diote batzuk...ez naiz hor sartuko, baina wikipedian jartzen duenak atsekabetu egin nau, ez nuen uste horrelako tipoa izango zenik emir...

Daniel

Daniel 2007-03-22 20:17 #3

Barkaiazu orduan!!!! zure gogoeta eta meditazioei buruz ez dut gehiago hitz egingo. Jakintzazu ordea, nire gustokoak direla.

indezent

indezent 2007-03-23 09:22 #4

Hori kakaoa yogoslaviarrena, aita kroaziarra, bosnian jaio eta serbiarra izan. Artikulu batean irakurri dut Undreground pelikula egin ondoren jasotako kritikengatik zinea uztekotan egon zela eta bere taldeak historio honekin motibatu zuela berriz ere itzul zedin.

Eta Hungrian edo rrumanian izango dek bai... goizetan postak idazteak badu bere kontrapuntua.

Dani! Zeinek esan dizu ez hitz egiteko, nik behintzat ez e. Asko galduko genuke zure aportaziorik gabe. Hemen nahi duzun guztitan nahi duzuna idaztera gonbidatuta zaude.

Utzi iruzkina: