Arrasatetik Beasainera joan nahi dut, jet pribaturik bai?
Gogoan ditut Leioan ikasten egon nintzenean (aditza boluntarioa da) Bizkaibuseko autobusekin izaten genituen liskarrak. Bereziki gogoan dut gainera, garai haietan unibertsitatean agertu eta bere paretak goitik behera jantzi zituen kartel bat. Bertan, ardiz betetako kamio bat agertzen zen eta hauen azpian, “Bizkaibus nos trata como ovejas” esaldi antologikoa irakurri zitekeen.
Ez zitzaion arrazoirik falta Bizkaibusen jarreraz potrotaraino zegoen neska-mutil honek jarritako kartel harri eta nik neuk ere protestarekin bat egin nuen. Hala ere, Bizkaibusek behintzat leku batetik bestera eramaten gintuen, behar bezain beste lekutara iristen zen (nire kasuan behinipein) eta Super-Kreditansa erabiltzeko aukera ematen zuen (Bilbon ostegun gazteen ondoren egin den asmakizunik handiena). Zergatik ari ote naiz orain Bizkaibusen aldeko aldarrikapen hau egiten? Nola da posible! (bere garaian blog hau izan banu monotematikoa izango litzateke). Zergatik horrelako kontraesanak? Adina izango ote da? Ba ez, gaur egun Arrasaten bizi naiz eta Bizkaibus Astigarretako monagilloen pare uzten duen garraio zerbitzua ezagutu dut: Pesa, Bade Retro Satanas!
Egunero Arrasatetik Eskoriatzara jun beharra izaten dut eta egia esan zerbitzu hori ongi asetuta dago (enpatxoz asetua ere esango nuke) baina zure bizia Goienako eskualde santu eta autosufiziente honetatik kanpo ere iristen bada (MCCrentzat pentsatuezinezkoa) ahaztu autobusa, bilatu ezazu antzar bat eta emaiozu atzekaldetik; askoz ere produktiboagoa izango da.
Aurreko ostiralean Eskoriatzatik Beasainera itzultzeko intentzioarekin atera nintzen lanetik eta betiko moduan Bergarara doan autobus urbanoa hartu nuen (ezinezkoa da goienatik autobusez ateratzea hiriburu batera ez bazoatz). Behin Bergarara iristean hasten dira ordea edozein goierritar edo tolosaldetar gizarajoren benetako abenturak. Goierrialdera joateko modu bakarra Eibartik Iruñeara edo Bilbotik Donostiara doazen lineako autobusak hartzea da. Guztira lau dira, bi goizean bat eguerdian eta bestea iluntzean. Goizean lana egin ondoren egurdikoa hartu nahi eta galtzen baduzu, ba bilatu dezakezu zerbait interesgarria Beragaran eguna pasatzeko; mendira joan, elizak ikusi… (Bergarako udalak merkatu handia du hor, jende asko geratzen da Bergaran Pesak ahaztuta).
Pentsatu dezakezuen moduan, horixe gertatu zitzaidan ostiralean; Iruñeako autobusik ez zen han agertu. Hiru aste etxera joan gabe eta zero azpitik 2 graduko giroarekin Bergara erdian galduta, eta hori gutxi balitz, bazkaltzeko orduan (Budista izango banintz ez nuke inor akabatzeko gogorik izango, baina ez naiz). Azkenean, Zumarragara zijoan autobus bat hartu beharra izan nuen, ondoren Zumarragan Renfeko trena hartu eta etxera iristeko. Kontua da, Bergaran egon nintzen ordu eta erdi luze artan (ziuraski hanketako behatzak anputatu beharko dizkidate) Goiena eskualdean bueltaka ibiltzen diren 14 autobus pasa zirela geltokitik; hamalau, hama-lau, bat eta lau, 1-4, 1 eta 4; 14! Normala al da horrelako autobus saturazioa gero Goierrira joateko (bizilagunak gara hostia!) Ulises moduan ibili behar bada? Beharrezkoak al dira hainbeste eskualdeko autobus? (bat pasatzen zen bakoitzean Donostiar Boulebardeko herri-kirolekin bat egiteko gogoa sartzen zitzaidan).
Ez dakit errua norena den (Pesa, Jaurlaritza, Goiena, Urola eta Goierriko udalak…) baina hau ez da normala. Ehundaka pertsona joaten da egunero eskualde batetik bestera lanera edo ikastera eta errespetu gehiago merezi dute. Hainbeste eragozpen izango al lituzke Arrasate-Tolosa autobus zerbitzu batek? Ez al luke inork erabiliko? (Azken hau ez du inor sinisten). Polita izan liteke agian, mundua eskualde autosufiziente batean amaitzen dela pentsatzea baina kanpoan, kanpoan bizia dago, benetan! Eta Mandubitik aurrera, gehio omen zeok…
Iruzkinak
Pol Emika 2007-01-30 11:18 #1
Arrazoia daukazu, Pesa puta mierda bat da! Eta gainera garestia!Deba Goiena ez da EHko eskualde bakarra! Seguru guzti onen atzean MCC dagoela, bertako bizatnleei kanpora joateko aukera galaraziz eta bertoko kooperatiba-kapitalista-zapaltzaileetan lan egitera behartuz. Errumanian erabiltzen genuen garraio publikoa Goienakoa baino askoz hobea zen.
indezent 2007-01-30 11:23 #2
Bueno... hemen da berriz ere gure konspirazionista koperatiboaren teorikorik handiena. Kennedyren hilketan partehartzea izan zutela azaldu zenidanetik mundua beste era batera ikusten dut
txomin_hood 2007-01-30 11:36 #3

Euskal Herrian nahiko joera daukeu eskualdetartasun horretarako; bai onerako, bai txarrerako. Eta, onar dezagun, Eskoriatza munduaren ipurdian dago. Ados Deskarga ez dela gaindiezinezko harresi naturala, baino muga hori hor zeok eta hankak hoztea beste erremedioik ez zaikela gelditzen argi euki zak!!

indezent 2007-01-30 11:44 #4

Bilbon iksten hasi nituanen Deskarga gabeko Beasain-Bilbo traiektoa ezagutuko geniala esaten ziaten, 7 urte pasa dittuk eta berdinetan jarraitzen diau. AHTa itteko etzeok bate arazoik, Arrasate-Gasteiz itteko ere ez baina ematen donez, Deskargako zuloa itteko bai. Dirua diru eta munduaren amaiera Deskarga!

Eta eneok rendittuko, ez diat mundu hau utziko Arrasatetik Beasaina autobusen jun gabe.

borthuzai 2007-01-30 12:09 #5

Ja, ja, ja, harrazoi puta guztie daukezue, baño seguro eskualdeko bat baino gehiagok flipau ingo duela posts honekin (”moskeatu” ez esateagatik).

:-D Oso ona.

Guk Pesa-dilla deitzen genien autobusei (saiatu zeate sekula Gasteiza kamikaze hauekin joaten?)

Mandubitik aurrera bizitza?

Iker Jimenez-en kontuak izango dituk hoiek!

indezent 2007-01-30 12:14 #6

Moskeatu? Hor konpon, hau kritika konstruktiboa zian, nere modua baino konstruktiboa ;). Ta Mandubikoa nere amonak kontatzen diken histori batetik zetorrek, latza dek:

Ataungo batek bere Mutiloko lengusue gonbidatu omen zon eun pasa Atauna eta bazkadu eta gero muino batea igo zituan. Orduan Mutilokoak:

-Mundue haundie zala baino, hainbesteako zianik e...

Eta Ataungok bueltan:

-Bai, ixilik eon hai, Mandubitik aurrea gehio omen zeok.

Ba hoixe, bakoitzan mundue ikusten diken orizonten bukatzen dekela...

axi olano 2007-01-30 14:06 #7

Joe, hau bitxie dek gero, Indezent!!!

Nik justo alderantziz ikasi nian... Azpeitiarrak Goierrira begira Mandubiko puntatik... Ta hala bukatze huan gure bertsioa:

- "Hoixe esantzak motek... Hortio aurrea Ataun e ba omen dek !! ".

Ahozkotasunaren gauzak... istorioa ikuspuntu kontrajarrietatik begiratuta... baina azkenean mezu bera.

Portzierto, zuen birraitona etxeko sukaldean ezagutu nian... ta harek serio-serio kontatzen zian Marik Murumenditik Anbotora bidean sugarretan nola jute huan airetik. Etzekiat benetan sinisten zian, umeoi adarra jotzeagatik itten zian... baina neretzako hunkigarrie dek oroitzapen hori, bapatean beste garai "jentil"ago batzutan bizitzea bezela.

larrazarra 2007-01-30 16:36 #8

Oi dek bertso saioagaztek, nik egie esan autobusen asko ibili beharrik ez diat izan, oi bai behin Sevilla jun giñutzean lanetio, aste bete pasatzea...

Han aurrea ta atzea ibiltzeko ba taxie ibili gendun lehenengo bi eunetan. Hurrengo goizen Alde zaharrea jetxi behar giñutzeala ta batek esan zian- Goazemazue autobuses...

Ba egie esan 15minutu ein giñutzean autbusen ta oi zan saunea!!!! busetik jetxi ta danok zopa einda, geizki hi, jende asko, kriston beroa, zutik erdi eroien.

Momentu hoi zeukeat gogorapen txarren bezela. Ordundik aurrea taxin ibili giñutzean (oi apirilen)...

bewater 2007-01-30 17:53 #9

Iruñara lau urtez lizarrustitik joan ginenok ere ederki gogoratzen dugu Pesa-dillan ibiltzea zer den. Bi aldiz pasiloan joan behar izan nuen (behin gainera zutik) eta beste behin atzelko irteerako eskaileretan...hori bai hori infernua...

Txoferrari lekua zegoen galdetzen genionean "si no os importa ir de pie" erantzuten zigun eta nahitanahiez joan behar genunez...a kaskarla...

nerediamond 2007-01-30 19:00 #10

Ke razón tienes mikelon!!! Pesa es un puto asko!!!

Ba gaur autobusian juen naz eskoitzatik arrasatera!!!aspaldiko partez...toda una abentura!!!jajaja!!! Ahaztuta neukan autobus paradetako jende ezezagunekin elkarrizketak, jende raritua...(bai raritua),...

indezent 2007-01-30 19:50 #11

Seguraski arrazoia eukiko dek axi eta historin bertsio librea in diat, "Ataunek" horrek sonatzen ziek baino bueno, mezue berdine dek ;)

Hi Larra! behintzat olentzero izatei uzti eta hire izenakin firmatzen hasi haiz, hasiera ona dek

Eta pozten naiz behingoz danak ados eotez: Pesa = pesadilla. entzun dadila gure ohiua!

kukue 2007-01-30 21:02 #12
Donostia allatzek autobus linea bat unibertsitariona BidaiTxungo izenakin. Etzekiat Pesa izangoeken o ze, hoi bai, izen hoi jarri zioanak (ta izena ofiziala dek, ikaslek antolautako linea bat dekela uste diat Goierriko Ikasle Unibertsitarioak bezelaxe) autobusen konduktorei buruz petralkerie besteik etzian esango bere konduzitzeko modui buruz.

jeje ta Mandubikoa nike aittu zoat amonai.

indezent 2007-01-31 09:02 #13
Autobus agentzi bat dek bai. Bilboare iristen zian, hoik behintzat onartzen zizkien beraien limitek...
axi olano 2007-01-31 11:32 #14

Gure garaien Pesarekin Beasain-Bilbao ittea esperientzia erlijiosoa huan... Sixto izena zian txoferrak, estremeñoa huan, kriston malaostia baña ez tipo gaiztoa, eta Manolo Eskobar jartzezian kasetean... Deskarga eta batez ere Elgeta jeisterakoan atzeko eserlekuetan jutea ia gehiegi... freno-pastillen erreusaia oso sujerentea huan.

Ta gero PESAren Bilbo Zaharreko geltokia... "La Palanca", "Las Cortes" ta horren danan ondon... Beste mundu bat, ordurako "yonkizatua" ta zeharo hondatua.

Bernardo Atxagak behin kontau zian nola jute huan geltoki hartara Erriberatik, ibaiari jarraiki, Arenal ta Arriagatik San Anton Zubira (estazioa zubin bestekalden zeoan)... Ta gero deskubrittu zian askoz bide laburragoa ziala zazpi kaleetatik barrena "atajua" hartuta. Gipuzkoar ikasle askok uste diat fallo bera egin geniala, piskanaka Zazpi Kaleen amaraunaz jabetzen hasi ginen arte.

indezent 2007-01-31 11:38 #15
Asko hobetu dik Bilbok azken urteetan bai (onartu beharrean gaude). Hala ere, gaur egungo Bilboko ikasleek ere badute zuk aipatutako "enpanada urbanoa". Arrazoia ordea beste bat da, Metroa. Nik behintzat, behin metroz lekuetara iritsita ederki ezagutzen nuen Bilbo (Zazpi Kaleak ere bai, juergaren ondorio edo) baina Bilboko edozein lekutan utzi eta metro gabe beste leku batera joateko esan ezkero ordea... Manila erdian utziko banindute bezala, berdin berdin. Garaiak aldatuko dira baina berdin berdin galtzen gara
axi olano 2007-01-31 12:00 #16
Egie esateko, lehen ta orain, pateatzea, kalean ibiltzea ta gelditzea oso-oso gomendagarrie dek espazio fisikoa menderatzeko, orientaziorako... New Yorken esate bateako horrek ikearrizko esfuertzo fisikoa eskatzeik, baño bizipenak askoz abeasagok dittuk truken. Ta gañea ibiltzeak garuneko zirkulazioa areagotuz gure ideiak ta pentsamenduak bizkortzen omen dizkik. Eta alternatiba ederra, bizikleta. Bazekiat arriskutsua dela, baina tira... ibiltzea eta pedaleatzea askoz sanoagoa dek "Segway"z joatea baino :-) (Euskal Herrian jadanik mendiko xendak korritzeko eskaintzen hasi dituk Segway-a). Ba al zenekiten inbentu hori gehiegi erabiltzearen ondorioz yankiek zangoetan kriston tronboflebitis arazoak dauzkatela?
Utzi iruzkina: