Burrito Ortega eta norberaren lehentasunak

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-12-15 11:16
4

“Burrito” Ortegak futbola utzi behar du. Hori jartzen zuen behintzat pare bat kirol egunkarietan. River Plate eta Valentzian jokatu izan zuen beste talde batzuen artean eta Korea eta Japoniaren artean antolatutako Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen hain maite zuen Argentinako kamiseta albi-celestearekin.

Alkoholarekin arazoak omen ditu Burritok eta honek ez du esan nahi garestiegi saltzen diotenik edo ez denik oroitzen non gorde zuen pattar botila; benetako arazoak omen ditu Burritok edanarekin. Arazo hauek direla medio futbola uzteko erabakia hartu du eta mundu guztiak bere berziklapenaren aldeko jarrera txalotu du.

Baina… hi! Ziur berziklatzeko erabakia hartu duena? Nik ez dut hain garbi e. Alkoholak futbolean aritzeko ezindu eta futbola utzi? Hi, utzizak alkohola demontre! Bistakoa dek! Harrigarriak dira jendearen lehentasunak… Kokaina 18 orduan behin probatzen zuen gaztea dakarkit burura. Hori etzegok sinistuko dikenik!

Beste batek ere antzeko zerbait egin zuen zerbeza osasunerako txarra dela irakurri zuenean. Irakurtzeari uzti zion.

Egunero harrituago geratzen naiz munduarekin, ez dut ezer ulertzen.

bewater

bewater 2006-12-15 11:46 #1

Alkoholarekin ez ezik, futbolarekin ere arazoak zituen, bere adinarekin gauza gutxi egiteko gai baitzen, halere azken Apertura txapelketan gol eder pare bat egin ditu.

Dena den, alkohola uzteko egin dezala behar duena, aupa Burrito, eutsi goiari!

Ez diat uste berarentzat erabaki erraza izango zenik, horrelako jendeak futbolean besterik ez baitadik. Aupa Burrito!!!!

indezent

indezent 2006-12-15 11:53 #2

Antza danez honek beste zerbaittetan e badaki ba...

borthuzai

borthuzai 2006-12-15 13:02 #3

Baina burritok ez zuen ezer asko egin Valentzia aldean ezta?

Ez naiz ni oso futbol-eroa baina alper galanta zenaren irudipena dut (beno, Romariok ere ez zuen golpe zorririk egiten, baina hau kasu aparte bat da. Oraindik gogoan dut Luis Aragones nola saiatzen zen Romariok entrena zezan... Ja, ja, ja, oso ona, Romariori futbolean jokatzen erakutsi naiean alajaina!:-)

Gainera zer demontre! Argentinaren etorkizuna hemen da!

Lionel Messi txiki handia!

(eta Lionel, irakur bedi /layonel/ mesedez, /Layonel Messi/ eta ez /lionel/ horretantxe baitdatza bere arrakastetako bat, izen hori duen lehen gizon txuria izatean hain zuzen ere :-).Bere garaian Orson Welles, Orson izena izan zuen lehena izan zen bezalaxe ( :-)txiste txar hau nire lagun batena da). Baina hori bai, gogoratu oraindik ez dela bere seme txuriari Leroi izena jarriko dionik lur gainean sortu! :-)

Gora Argentina!

Gora Messi!

(Puff! La reostia! Begiratu youtuben, bere umetako irudiak daude!)

i eme

i eme 2006-12-16 16:03 #4

Hatxisak ere arazoak ematen dituela diote... neuronei afektatzen diotela.
Pentsatzeari utzi beharko diogu, ea neuronak lasai bizitzerik duten.

Utzi iruzkina: