...eta hirugarrena, kopetan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-20 09:51
3

BORAT (BORAT: CULTURAL LEARNINGS OF AMERICA FOR MAKE BENEFIT GLORIOUS NATION OF KAZAKHSTAN

Zuzendaria: Larry Charles Aktoreak: Sacha Baron Cohen (Borat), Ken Davitian (Azamat) Herria: AEB Urtea: 2006

Sasi dokumental moduan kontatzen zaigu Borat Sagdiyev kazetari kazakstandarraren abentura amerikarra. Bere lana, New Yorken hainbat eztabaida burutzea da baina lehen gauean hoteleko logelan dagoela, Pamela Andersson ikusten du “Baiwatch” telesailean eta erabat txoratuta, furgoneta bat erosi eta Californiara bidean jartzen da.

Borat tipo matxista, misojino, antisemita eta beste hainat gauza da (onak bat ere ez). Torrente Kazajo bat izango litzateke baina ezberdintasun handi bat dago: Santiago Segura espainiarra da eta badu autoritate morala horrelako pertsonaia bat asmatzeko; Sacha Baron Cohen ordea (Ali G pertsonaiagatik ezaguna), britainiarra da eta nahiz eta filmean gizarte amerikarra kritikatu, bidean inongo zerikusirik ez duten kazajstandarrak lurzoruaren mailan uzten ditu.

Boraten arreba prostituta da (arraroa egiten da hau entzutea bien artean morreo eman ondoren), bere anaia atzeratua (kaiola batean bizi da), bere herria atzeratu eta biolatzaileez beteta dago (“este es Mamuk, el violador. Hola Mamuk, no violes mucho en mi ausencia y solo de raza humana e” modukoak entzun daitezke) eta herriko festetan judutarraren entzierroa egiten dute.

Bidai honen helburu nagusia gizarte amerikarrari kritika bat egitea da, nahiz eta Borat nazkagarria izan, askotan Amerikarrak bera baino okerragoak baitira.

Uneka iraingarria izan daiteke eta unero errespetu gabezia osokoa baina zertarako esan gezurra; barre egiteko aukera ikaragarria da. Benetan zer esaten ari den pentsatzen ez baduzu barre algara batzuk bota ahal izango dituzu. Hori bai, esan duena moral zein etikoki aztertzen hasten bazara lotsagarria irudituko zaizu eta zinetik belarrietatik kea  dariola irtengo zara, saiatu txipa aldatzen. Hala ere, Kazajstandarrekin pasatu egin direla pentsatzen jarraitzen dut: Gora Kazajstan!

nerediamond

nerediamond 2006-11-20 11:37 #1

jajaja! Aurreko urteko ikasitako bi gauzetatik zerbait.... Vertov da.

Ia grabatzen hasten garen ia gaur...

bewater

bewater 2006-11-20 19:01 #2

Esla risa maria luisa, la polla al cuadrado y la partida de culo. Viva Ali G, viva Borat. Rescepto, wiki, wiki.

Por zierto post berria jarri diat ya, seguro que te gusta

Patxi

Patxi 2006-12-14 11:40 #3

Filmearen laburpen ezinhobea.

Zorionak sariarengatik. Etzazula Ipod-a hozkailuan sartu, petxugaren ondoan! (asko gustatu zitzaidan petxugaren mezua ere)

Utzi iruzkina: