The Indezents bloga >>

Gaur bertan Borthuzai lagunak facebook bidez bidali didan mapa izugarri batekin natorkizue. Asko hitz egin dugu musikaz blog honetan (azkenaldian gehiago...) eta behin baino gehiagotan aritu nazi etiketa eta definizioen kaosaren inguruan. Egia esan, ez naiz etiketazalea baina onartu beharrean nago askotan behar izaten ditudala komunikatu nahi dudana komunikatu ahal izateko. Mapa honek ez digu arazoa konponduko baina ratu luze bat lotura eta lineak aztertzen emateko aukera emango digu. Ez dut oraindik dena analizatu baina hasteko, ez zait gustatu adibidez Kyuss non jarri duen... Tamaina hone...


Kaliforniako trilogia amaitu ostean, Like A Rolling Stone tartea eremu geografiko bati lotzeari utziko diogu. Hala ere, ez gara oso hurrun joango gaur protagonista izango dugun taldea estatubatuarra baita berriz ere, Virginiako Charlottesville hirikoa hain zuzen ere. Talde honek taldekideetako baten izena darama eta horrek normalean, taldeko burua bera dela esan nahi du. Kasu honetan, hori ez da erabat zuzena geroxeago azalduko dugun bezala. Gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Dave Matthews Band. 1.- REMENBER TWO THINGS Dave Mathhews Band taldearen historia 1990ean hasi zen Virgini...



Orain gutxi blog honetan aritu nintzen Peachy Joke tolosarren Kindergarten's Flight diska berriaz. Lan berriaren zabalkundearekin jarraitzen du taldeak eta lehen bideoklipa prestatu dute. Diskaren gai zentrala haurtzarotik heldutasunerako jauzia dugu eta ideia horrekin jarraitu dute diska isten duen Cold Tea kantuaren bideoklipean. Tolosako Laskurain ikastolan grabatu dute bertako haurren laguntzarekin eta emaitza duina da. Hala ere, ideia on bat garatu nahian bidean galdu direnaren sentsazioarekin geratu naiz. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.


Azken bi asteak Kalifornian igaro ditugu Like A Rolling Stone tarte honetan. Egia esan, eguzkiak ederki berotzen du inguru honetan eta hondartza ederrak daude gainera. Hori kontuan izanda, eta azkenaldian, trilogiak modan duden gauza bat direla jakinda, Los Angelesen geratzea erabaki dugu horrela, Kaliforniako trilogia osatzeko. Rage Against The Machine eta Incubusen ostean, Red Hot Chili Peppersen txanda dugu Like A Rolling Stone tartean. 1.- RED HOT CHILI PEPPERS eta FREAKY STILEY Red Hot Chili Peppers 1983an sortu zen Los Angelesen nahiz eta hasieran beste izen bat zuten: T...


Ordiziko Gaztetxeak 24 urte beteko ditu aurten eta makina bat ekitaldi antolatu ditu urteurren honetarako. Hala ere, 25. urteurrena ere gertu dago eta mende laurdena ospatzeko ideia bikain bat izan dute Ordiziko gazteek. Talde goierritar ezberdinen artean CD bat argitaratzea otu zaie eta horretarako gure eskualdeko bakarlari zein musika talderi parte hartzea eskatzen diete. Ez da lehen aldia Ordiziko Gaztetxeak horrelako ekimen bat abian jartzen duena orain urte batzuk Adierazteko Gogoak (Goierriko 16 talde) diska kaleratu bait zuten. Orduan, Geroh, Leher, Animese Martinez edo Erga Omnes...



Aurrekoan demonocrazyren blogean binilo eta musikari buruzko post bat irakurri nuen. Bertan, musika, musika entzuteagatik soilik entzuteari utzi diogula defendatzen zuen eta ados nago berarekin. Hala ere, ez dut uste azkenaldiko kontua denik ez baitut uste sekula musika entzun besterik egin dudanik, beste ezertan aritu gabe esan nahi dut. Nahiko hiperaktiboa naiz (txikitatik dakit hori) eta ez dut uste sekula gauza bat bakarrik egiten aritu naizenik… Horrek gauza onak eta txarrak ditu baina azkenaldian alde txar batez konturatu naiz, tabakoa hain zuzen ere. Musika entzuten ari naizen bita...


Azkeneko Like A Rooling Stone tartean Rage Against The Machine taldeaz aritu ginen eta Los Agelesera jo genuen laukote indartsu honen bila. Aste honetan, talde berri bat hobeto ezagutzea tokatzen zaigu eta behin Californian egonda, ba hemen bertan geratzea erabaki dugu. Makina bat talde ezagun atera dira lurralde honetatik azken hamarkadetan eta horregatik, zaila izango zaizue gaurkoan zein taldez arituko garen asmatzea. Hoberena, buelta gehiago eman gabe gaurko gonbidatuak aurkeztea izango dugu. Gaur, Like A Rolling Stone saioan, Incubus. 1.- FUNGUS AMONGUS Incubus 1991n sortu zen Ca...


Egia esa, ez dakit noiz demontre prestatu nuen post hau baina denbora gehiegi pasa da. Igande arratsaldeetan entzuteko hamaika disken ondoren, dantzarako hamaika diska gomendatu nahi nituen eta azkenean (gaur gogoratu naiz flickrrean sartzean), hementxe dituzue. Hezurrak astintzeko hamaika diska!   1.- CHEMICAL BROTHERS - SURRENDER Ez da agian kritikak gehien txalotutako diska baina bai taldea ezagutzen lagundu zidana eta horrek, beti laguntzen dio diskari gure bihotzean lekutxo bat lapurtzen. Badira kantu hobeak beste diska batzuetan baina Hey Boy, Hey Girl handiak oroitzapen asko e...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!