Rockaren munduan ez galtzeko
Gaur bertan Borthuzai lagunak facebook bidez bidali didan mapa izugarri batekin natorkizue.
Asko hitz egin dugu musikaz blog honetan (azkenaldian gehiago...) eta behin baino gehiagotan aritu nazi etiketa eta definizioen kaosaren inguruan.
Egia esan, ez naiz etiketazalea baina onartu beharrean nago askotan behar izaten ditudala komunikatu nahi dudana komunikatu ahal izateko.
Mapa honek ez digu arazoa konponduko baina ratu luze bat lotura eta lineak aztertzen emateko aukera emango digu. Ez dut oraindik dena analizatu baina hasteko, ez zait gustatu adibidez Kyuss non jarri duen...
Tamaina honetan ezin da gauza handirik irakurri beraz denbora apur bat duzuenean, kontsultatu hemen.
Iruzkinak
Demonocrazy 2010-03-25 21:44 #1
Argi dago Kyuss-ek beste linea bat merezi duela baina aurtengo aurrekontuarekin ezin izan dutela egin esan didate.
Ni ere ez naiz etiketa zalea, baina ez daukat etiketafobiarik ere ez. Etiketak aurreiritziak dira eta hauek barik erotu egongo ginateke, pena, komunikabideek etiketak mugimendu musikal tangible eta merkatugarri bihurtzeko erabiltzen dutela da eta hortik saku berdinean sartzearren kaltera jausten gara...
Metroko plano hau ondo gordeko dut, askotan galtzen naiz eta musikaren itsasoan...
Demonocrazy 2010-03-25 22:02 #2
Mapa aztertzen nenbilela, ideia edo erronka potolo bat etorri zait burura (ni beti marroietan sartzen...)

Baten bat atrebituko zen, euskal musikaren (zehazteko, euskal rock-aren) mapa egiten? Proiektu txiki bat abiaraziko dugu guztion artean ea mapa txukun bat egiteko kapaz garen? Badakit zaila dela, eta handinahia izan daitekeela, baina beno, gora apuntatzeko esan zidaten txikitan.
indezent 2010-03-26 09:16 #3

Ba oso ideia ona iruditzen zait! Ni apuntatzen naiz!

Lineak marrazten hasi gintezke eta bata besteari pasata zuzentzen joan...

Inor animatzen da?

tellychavalas 2010-03-26 19:12 #4
Ni apoio logistikoa emateko prest!

Utzi iruzkina: