Hezurrak astintzeko hamaika diska
Egia esa, ez dakit noiz demontre prestatu nuen post hau baina denbora gehiegi pasa da. Igande arratsaldeetan entzuteko hamaika disken ondoren, dantzarako hamaika diska gomendatu nahi nituen eta azkenean (gaur gogoratu naiz flickrrean sartzean), hementxe dituzue.
Hezurrak astintzeko hamaika diska!
1.- CHEMICAL BROTHERS - SURRENDER
Ez da agian kritikak gehien txalotutako diska baina bai taldea ezagutzen lagundu zidana eta horrek, beti laguntzen dio diskari gure bihotzean lekutxo bat lapurtzen.
Badira kantu hobeak beste diska batzuetan baina Hey Boy, Hey Girl handiak oroitzapen asko ekartzen dizkit eta horrek asko balio du.
Egia esan, gertuago gaude Subiza esku artean izatetik baina zerrenda hau osatu nuenean izugarri gozatzen ari nintzen Deli edo Moonson bezalako kantuekin.
Zalantzarik gabe, Euskal Herriko talderik handiena nazioarteko sonari dagokionean behintzat.
3.- FAT BOY SLIM - YOU'VE COME A LONG WAY BABY
Norman Cook handiaren diskarik borobilena. Ezagutzen ez baduzue ere, kantu gehieneta sentsazio mitiko hori izango duzue " Ah! Hau ere tipo honena da?".
Garai batean FIFAn jokatutakoak bazerete hare gehiago
Teknoa ez da nire eremu kontrolatuenetako bat baina ziur nago Faithelesek estilo honen jaiotzan dakidana baina garrantzia gehiago izan zuena. Milaka aldiz entzun ditut beraien kantuetako zatiak munduko DJ hoberenen kantuetan.
Lehen diska hau da agian gogoratuena (ezinbestekoa Imsomnia kantua) baina merezi du Forever Faithless bildumari errepaso bat ematea Faithless tekno soila baino gehiago dela konturatzeko (adibide bat).
5.- JAMIROQUAI - THE RETURN OF THE SPACE COWBOY
Dantza egiteko beste modu bat, alaiagoa, afroagoa baina gizon zuri txiki txapeldun baten ahotsean.
Oso zaila egiten zait diska batekin geratzea baina agian bat aukeratu beharko banu, hauxe.
6.- LCD SOUNDSYSTEM - SOUND OF SILVER
Zenbat parranda pasa ote ditugu Time To Get Away izugarri hori kantatzen Siskaaauskassssska. Ez saiatu ulertzen. Talde erabat gomendagarria.
Aurreko urtean, Jazpana ostean, We Are Standard edo Deloreanetik tiraka ezagututako talde bartzelonarra. Diska izugarria dugu taldearen izen berbera daraman hauxe.
Dantza zein ohiurako latza. Lastima Souvenir diska berrian rock kutsua galdu duten... Hala ere, debut lan izugarria.
8.- RINOCEROSE - MUSIC KILLS ME
Hauetako talde asko irratiari esker ezagutu ditut gehixeago kareta edo kuñak egiteko altxor hutsa direlako.
Horren adibide dira Montpellierreko bikote hau. Goierri Irratia entzuten dutenei ezagun egingo zaizkie kantu bat baino gehiago.
9.- THE PRODIGY - THE FAT OF THE LAND
Berriz ere nerabetasuneko oroitzapen ugari... Besterik gabe, diska honek oraindik ileak puntan jartzen dizkidan kantu bat baino gehiago ditu.
10.- WE ARE STANDARD - WE ARE STANDARD
Jazpana Fest Jaialdira ekarri genuen lehen talde handia. Horrekatik bakarrik beti izango dute lekutxo bat nire iPodean.
Horretaz gain, diska hau juerga hutsa da. Uhuhuhuuuu!
Dantza egiteko beste modu bat ere badelako eta azken finean, horixe ateratzen zaidalako berrenetik.
Beti pentsatu dut 70. hamarkadan jaio eta beltza izan behar nuela...
Iruzkinak
Demonocrazy 2010-03-08 21:57 #1
Interesgarria eta praktikoa, gai honetan nahiko galduta nabil eta. Ez da nire musika estilo gustokoena baina noizen behin horrelako diska onak edukitzea interesgarria izaten da eta dagoeneko hasi naiz listako ezezagun batzuen diskak deskargatzen.
indezent 2010-03-09 09:12 #2
Ea ba hezurrak astintzeko aitzakia ematen dizun :)
Komentatuko diguzu
manolete 2010-03-10 13:35 #3
aukeraketa bikaina mikel, oaintxe jarri behar ditut horietako batzuk jaisten, por cierto como te curras lo de like a rolling stone ez! Aupa hi<br />
indezent 2010-03-10 15:03 #4
<p>Eskerrik asko baino etzeukik hainbeste meritu. Irratiako prestatzen dizkiat asike laneako indako lana aprobetxatzea bestik ez dek.</p>
<p>Gehitu haiz <em>sisskausskaskakaska!</em> handi horrekin ez?</p>
Utzi iruzkina: