Egia esa, ez dakit noiz demontre prestatu nuen post hau baina denbora gehiegi pasa da. Igande arratsaldeetan entzuteko hamaika disken ondoren, dantzarako hamaika diska gomendatu nahi nituen eta azkenean (gaur gogoratu naiz flickrrean sartzean), hementxe dituzue. Hezurrak astintzeko hamaika diska!   1.- CHEMICAL BROTHERS - SURRENDER Ez da agian kritikak gehien txalotutako diska baina bai taldea ezagutzen lagundu zidana eta horrek, beti laguntzen dio diskari gure bihotzean lekutxo bat lapurtzen. Badira kantu hobeak beste diska batzuetan baina Hey Boy, Hey Girl handiak oroitzapen asko e...


Joan zen larunbatean, garagardo eta kubata artean, lagun batekin musikaz hitz egiten aritu nintzen denbora luzez. Zehazki, igande arratsaldeetan entzuteko egokia zen musikaz aritu ginen nahiz eta une hartan, hori horrela zena ez jakin. Makina bat taldez aritu ginen eta azkenean aipatutako taldeekin CD bat ostauko nionaren hitza eman nion. Egun pare bat geroago diska osatzen hasi eta igande arratsaldeetan entzuten nuen musika zela konturatu nintzen. Hortik zerrendaren izena. Kontua da, gaur post hau idazten hastean blog honetako beste atal bat izan daitekeela konturatu naizela (Barraondoko...