Igande atsalderako hamaika diska

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-18 20:54
13

Joan zen larunbatean, garagardo eta kubata artean, lagun batekin musikaz hitz egiten aritu nintzen denbora luzez. Zehazki, igande arratsaldeetan entzuteko egokia zen musikaz aritu ginen nahiz eta une hartan, hori horrela zena ez jakin.

Makina bat taldez aritu ginen eta azkenean aipatutako taldeekin CD bat ostauko nionaren hitza eman nion. Egun pare bat geroago diska osatzen hasi eta igande arratsaldeetan entzuten nuen musika zela konturatu nintzen. Hortik zerrendaren izena.

Kontua da, gaur post hau idazten hastean blog honetako beste atal bat izan daitekeela konturatu naizela (Barraondoko elkarrizketak edo Rusia hotzeko amodio gutunen moduan). Hemen dituzue beraz, igande arratsaldeetan entzuteko hamaika diska hauek; Hamaika Diska ataleko, lehen atala alegia.

1.- ANARI – IRLA IZAN

Ez da asko diska honetaz blog honetan aritu nintzena. Anari azkoitiarraren laugarren lana dugu. Lehen diskatik kantu solteak ditut atsegin. Bigarrena oso gustoko izan nuen baina ilunegia iruditzen zait gaur egun. Azken biak, Zebra eta Irla izan alegia, gustokoen ditudanak dira eta azkenari buelta asko ematea falta zait oraindik…

2.- BON IVER – FOR EMMA, FOREVER AGO

Diska honetaz ere orain gutxi aritu nintzen blogean (egunerokotasun ikaragarria duen zerrenda dugu hau ematen duenez…). Behin eta berriz, sekula aspertu gabe entzuteko diska bikaina.

3- DAMIEN RICE – O

Facebookari esker deskubritutako diska. Lehen entzunaldian sinpleegia iruditu zitzaidan baina behin eta berriz entzun ostean, sinpletasun horrek zerbait baduela konturatu naiz. Lastima, ematen duenez, neska ahotsa jartzen duenak taldea utzi duen…

4.- EDDIE VEDDER – INTO THE WILD

Sean Penn estatubatuarrak idatzi eta zuzendutako Into the Wild filmerako idatzitako soinu banda. Kantu motzak Eddie Vedder handiaren kitarra eta ahotsaren eskutik. Igande arratsalde edo auto bidaia batean entzuteko diska ezinhobea.

5.- KEMEN LERTXUNDI – GALDUTAKO ZUBIXAK

Gogoan dut irratira diska hau iritsi zen eguna. Ideiarik ere ez nuen ondarrutar hau nor demontre zen baina diska mila aldiz entzun ostean, hurrengo diskaren zain egon naiz azkenean iritsi den arte. Askoz hobeak bakarrik jotako kantuak taldearen laguntzarekin jotakoak baino.

6.- KINGS OF CONVENIENCE – RIOT ON A EMPTY STREET

Facebookaren bidez ezagututako beste talde bat (azkenean eskerrak eman beharko dizkiot…). Norbegiar pare honek sinpletasuna musikaren esku jartzen du eta emaitza, zoragarria da.

7.- MARK LANEGAN – WHISKEY FOR THE HOLY GHOST

Berandu ezagutu nuen tipo hau. Edo hobe esanda, berandu entzun nuen bere izena lehen aldiz. Screaming Trees edo Queens of the Stone Age bezalako taldeetako kide izan dugu Lanegan handia. Hori gutxi balitz, bakarkako ibilbide sendoa du amerikarrak. Hauxe nire ustez, bere lanen artean nabarmenena.

8.- MOBY DICK – AND THEN SHE BECAME GOD’S FRIEND

Jazpanan izan genuen Moby Dick edo Eneko handia (handia bi zentzuetan). Harrituta utzi gintuen bere ahots eta kitarra indartsuarekin baina gehinbat, bere ahotsarekin. Mark Lanegan edo Eddie Vedderrenak (ikus. goian) bezalako ahots garratzak dakarzkigu getxoztarrak burura (badaki norbaitek zergatik esaten den getxo”Z”tarra?). Kontzertu aurretik maketa lehen aldiz entzun nuenean, ezin nuen sinestu kantatzen ari zen tipoa Euskal Herriko mugen barnean jaiotakoa zenik. Harrigarria.

Diska honek gainera opari bat du Eneko berak, interneten bere lana edonorren eskura jarri baitu. Probatu ezkero, ez zarete damutuko, ziur.

9.- PETTI – ON

Beratar basapiztiaren diskarik borobilena. Horrela deitzen diot Arrasateko Eskola Politeknikoan rafa Rueda eta Txuma Murugarrenekin batera ikusi nuen egunetik. Indarkeria, gozotasuna eta basakeria, musikaren eskura.

10.- SIGUR ROS – MEO SUO I EYRUM VIO SPILUM ANDALAUST

Borthuzai handiak erakustitako taldea islandarra. Doinu zoragarriak, kantu bikainak, konponketa izugarriak… Diska ikaragarria. Gaur egun, irratiko egunerokotasuna diren hiruzpalau kuña, diska honetatik atera dira.

11.- TXUMA, RAFA ETA PETTI – HAUXE

Bigarren aldia da zerrenda honetan diska hau aipatzen dudana. Agian nabari da azkenaldian diska hau izugarrri entzuten ari naizena baina horrelaxe da. Lan honetan hiru artista hauetako bakoitzak bi kantu oparitzen dizkigu eta beste bat, lehena, hiruen artean kantatzen digute. Diska bikaina, lehen bi kantuak gehienbat, hiruen artean kantatutakoa alde batetik, Gaua eta Kea, eta Pettiren lehena. On diskako Argia Heldu Da kantuaren bertsioa den Xoria Kantari.

Hauxe izan da ba guztia baina egia esatea nahi baduzue, izugarri kostatu zait zerrenda hamaikan uztea. Hala ere, ezin ditut aipatu gabe utzi azkenerarte iraun duten eta azkenean zerrendatik kanpo geratu diren biak: Jeff Buckleyren Grace (gaur eguntasun kontuak agian) eta John Fruscianteren Curtains (arrazoi berbera…). Guztiak, igande arratsalderako diska bikainak.

Demonocrazy

Demonocrazy 2009-11-18 22:11 #1

Oso onak, haimaikatik 9 gutxienez oso gustoko ditut. John Fruscianter ez det ezagutzen, diska hori deskargatuko det ea nondik doan gauza. Ez dakit domekararte itxarongo dudan...

indezent

indezent 2009-11-18 22:18 #2

John Fruscianterekin niri Mark Laneganekin geratu zaidana gertatuko zaizu ziur. Red Hot Chili Pepperseko kitarjolea dela esaten badizut? Orduan bai ezta? Ibilbide luzea du bakarka eta eta egia esan, diska oso onak ditu (Empyrean azkena ere oso ona da).

Moby Dick ere jaisteko moduan jarri dut. Entzun eta esango didazu. Hala ere, proposamenak ere eskertzen dira beraz, igande atsalderako diskaren bat baduzu, bota mesedez!

piban

piban 2009-11-19 00:03 #3

Orain dela gutxik Demonocrazy-k argitaratu zuen bere 25 disko insomnioa gainditzeko. Gaur zuk Igande arratsalderako hamaika disko... Nor izango da hurrengoa bere kolekzioa publikoari (blogeko irakurleei) azalarazten?

indezent

indezent 2009-11-19 09:24 #4

Egia esan, Demonocrazyren post horrek animatu ninduen modu horretako zerrenda bat egitea. Larunbateko solasaldia, detonadorea izan zen... ;)

Eta animatu zaitez zu zeu lehendabizi. Diska berriak ezagutzeko edozein ekimen ongi etorria izango da!

oier u.

oier u. 2009-11-20 10:32 #5

Oso sarrera interesgarria :)

Zorionak berriz ere idazteagatik!

borthuzai

borthuzai 2009-11-21 07:37 #6

aupa peña,
nik ere nahiko nituzke ba zenbat diska gehitu zerrenda honetara, 15-era iritsi arte behintzat!
aspaldi gainera 'igande arratsaldeetan' espezializatzen ari naizela uste dut eta ;-)

- Peter Broderick: Home
http://www.youtube.com/watch?v=88sRjXXPxWM
- J. Tillman: Vacilando Territory Blues
http://www.youtube.com/watch?v=OVPet3TWwHw
- Ray Lamontagne: Gossip in the grain
http://www.youtube.com/watch?v=5LWpw3CMCEg
- Nick Drake, nola ez! :-)
http://www.youtube.com/watch?v=Y2jxjv0HkwM

indezent

indezent 2009-11-21 18:45 #7

Gora Borthuzai! Esketzen dittuk proposamenak. Hala ere, Ray Lamontagneren linkak besterik ez du funtzionatzen eta Nick Drakeri linka ere ez diozu jarri :(

Karameloa ahoan jarri eta gero horrela kentzea ez dabidezkoa...

borthuzai

borthuzai 2009-11-22 10:26 #8

joder, nola ai nauken abilidadek galtzen! :-)

- Peter Broderick: Home
Ipintzen dituen letrak sakatu; 40 segundu itxaron; 'Descarga Normal' sakatu

- J. Tillman-ena badabil:
'Free user' sakatu; 77 segundu itxaron; 'Download' sakatu

eta Nick Drake... ba 3 diskak ditukelako ezinbestekok! :D

indezent

indezent 2009-11-22 13:00 #9

Ba bai, teorie kontrolauta zeukiau. Kontue dek, segunduk itxaron eta ez ziteala jeisten uzten baino bueno, gaur ematen dik bazijokela. Ea zemuz zereken diskok...

indezent

indezent 2009-11-22 13:06 #10

Grrrrrr, Broderic bai baino Tillman ez eta hoi dek entzuteko gogo gehien neukiana. Free deskargari eman eta errorea agertzen dek. Taringan bilatu beharko diat...

indezent

indezent 2009-11-25 19:14 #11

K puto Bort!

Broderick bueno baina Lamontagnerena, ikaragarrie dek!

borthuzai

borthuzai 2013-03-19 18:15 #12

jajajajaj!!! irakurri dek azkeneko hire erantzune??

"BRODERICK BUENO baina Lamontagnerena, ikaragarrie dek!"

BRODERICK BUENO????? JAJAJAJAJAJA!!!!!! zeinek esango zian!!! XD

indezent

indezent 2013-03-19 18:31 #13

jajajaja Joder!!! Enituan kontziente aurretik entzunda neukianik!!! BUENO??? Edo enioan harreta gehiegi eskaini edo tontotuta nebilean jajaja. Oain zalantzarik gabe sartuko nikek disko hori zerrenda hontan eta bat baino gehio kendu... Hi haiz hi kabroia jajajaja Eta J. Tillman bestea... Eta nik Ray zaharra aukeratu... Esaten niana, tontotuta... ;)

Utzi iruzkina: