Kategoria: eddie_vedder
Joan zen larunbatean, garagardo eta kubata artean, lagun batekin musikaz hitz egiten aritu nintzen denbora luzez. Zehazki, igande arratsaldeetan entzuteko egokia zen musikaz aritu ginen nahiz eta une hartan, hori horrela zena ez jakin. Makina bat taldez aritu ginen eta azkenean aipatutako taldeekin CD bat ostauko nionaren hitza eman nion. Egun pare bat geroago diska osatzen hasi eta igande arratsaldeetan entzuten nuen musika zela konturatu nintzen. Hortik zerrendaren izena. Kontua da, gaur post hau idazten hastean blog honetako beste atal bat izan daitekeela konturatu naizela (Barraondoko...