Heldu da udazkena:( inoiz izateari utzi badio)


Elurra egin edo ez,euria bota edo atertu,haizeak iparretik jo edo baretu,berdin dio,batzutzan, egunero da udazkena.


Joan zen larunbatean, garagardo eta kubata artean, lagun batekin musikaz hitz egiten aritu nintzen denbora luzez. Zehazki, igande arratsaldeetan entzuteko egokia zen musikaz aritu ginen nahiz eta une hartan, hori horrela zena ez jakin. Makina bat taldez aritu ginen eta azkenean aipatutako taldeekin CD bat ostauko nionaren hitza eman nion. Egun pare bat geroago diska osatzen hasi eta igande arratsaldeetan entzuten nuen musika zela konturatu nintzen. Hortik zerrendaren izena. Kontua da, gaur post hau idazten hastean blog honetako beste atal bat izan daitekeela konturatu naizela (Barraondoko...


“Orain, aluminioaren ezaugarriei buruzko filmina batzuk ikusiko ditugu. Dudaren bat izan ezkero, galdetu”. Horrela hasi zuen Txuma Murugarren-ek atzo iluntzean Arrasateko Politeknikan, berak, Rafa Ruedak eta Pettik eskainitako kontzertua. Hiruren artean “hauxe” izeneko diska kaleratu berri dute eta normalean fisika, kimika, matematika, dinamika, termodinamika edo filosofia supersoniko kuantikoko klaseak ematen diren Areto Nagusian aurkeztu ziguten. Egia esan, Areto nagusia izateko nahiko txikia zen baina ez genuen gehiago behar. Berrogehitabostbat lagun bildu ginen bertan lagunarteko kontze...