Artola jaunak (gure artean, borthuzai) Egunon Goierri utzi zuenean, asteazken goizeetarako ordezko baten bila hasi nintzen. Halako batean, ezagun batekin egin nuen topo taberna batean eta irratian tartetxo bat izatea gustatuko litzaiokela komentatu zidan. Musikaz aritu nahi omen zuen Diegok irratian eta kontua zehazten hasi ginen. Musikaz hitz egiten hasi bezain pronto konturatu nintzen loteria tokatu zitzaidala. Lau saio daramatza eta astero hiru talde aurkezten dizkigu; bi nobedade eta bere talde kuttunetako bat. 4 x 3 = 12 dira eta ekarri dituen hamabi taldeetatik bakarra ezagutzen nue...
V.- SOUNDGARDENeuskaltube.com audioak | Izenburua: LARS- Soundgarden | Erabiltzailea: indezent VI.- BEN HARPER euskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Ben Harper | Erabiltzailea: indezent VII.- OASISeuskaltube.com audioak | Izenburua: LARS7: Oasis | Erabiltzailea: indezent
Aurreko astean Ben Harper kaliforniarraz aritu ondoren. Aste honetako Like A Rolling Stone tartean berriz ere talde batez arituko gara. Horretaz gain, kontinente zaharrera itzuliko gara eta gure hurrengo parada Britainia Handia izango da berriz ere. Coldplay taldeaz aritu ginen orain aste batzuk tarte honetan eta berriz ere Brit Poparen mundura gerturatuko gara azken hamarkadetako talderik garrantzitsuenetako baten bila. Gaurkoan, Gallagher anaiez arituko gara. Like A Rolling Stone tartean, Oasis. 1.- DEFINITELY MAYBE Oasis, edo hasieran ezagun ziren moduan, The Rain 1991 urtean sortu zu...
Errespetatzen nauen gizon sensible eta grazioso bat. Horixe da munduko emakume guztiek beraien ametsetako gizona nolakoa den galdetzean irriparre maitemindu bat ahoan dutela erantzuten dutena… Bai bai… horrexegatik gaude grazioso sensible guztiak tabernan ostiral gauetan… Maitasuna, elkar-ulertzea eta oreka omen da behar dutena baina horixe eskaintzen dien gizona da behin eta berriz haizea hartzera bidaltzen dutena… Zein politak dauden esaten diegu eta gaizki hartzen dute. Joder, benetan ari naiz! Egunero ikusten zaitut eta gaur esan dizudanerako zerbaitegatik izango da ez? Hori bai! Guap...
Dagoeneko saio honetan bidaikide ditugun talde ugari aztertu ditugu Like A Rolling Stone tartean. Herrialde ezberdinetakoak, estilo ezberdinetakoak… baina badute orainarte guztiek zerbait komunean, musika taldeak direla alegia. Gaurkoan, lehen aldiz, bakarlari batez arituko gara eta aipatu ditugun bidaikide hauen artean, bada bat besteen artetik nabarmentzen dena. Nola ez, gure lagun Benitoz ari gara edo munduan zehar ezagutzen duten bezala, Ben Harper Kaliforniarraz. 1.- PLEASURE & PAIN, WELCOME TO THE CRUEL WORLD eta FIGHT FOR YOUR MIND Benjamin Chase Harper 1969ko urriaren ...
Pasa berri diren gabonetan, haurra nintzela aitak hartutako Super 8aren imaginak berreskuratzen aritu gara (tomavistas, berak esaten duen bezala). Egia esan, gogoratzen nuen tomavistasa baina ez nuen ideiarik ere, bertan horrelako materialik zegoenik. Pare bat ordu bideo berreskuratu ditugu nahiz eta audioa urteen poderioz galdu egin den (lastima…). Imagina gehienak famili oporretakoak dira eta egia esan, negar malkoak isurtzetik oso gertu egon naiz aita, ama, anaia eta ni neu duela hainbeste urte ikustean (zergatik sortarazten ote dute nostalgia haurtzaroko imaginek?). Famili imaginak et...
Azkenaldian ETBko teleberriak aztertzea (ez da hainbesterako baina kategoria ematen dio blogeko atalari…) izan dut blog honetan denborapasa nagusia. Nazkatuta naukate eta nahiko nazkatua negoen lehendik telebistak orokorrean azken urteetan erakutsi duen kazetaritza etika eta moral ezarekin. Hala ere, gaur eguerdian La Sexta kateko informatiboan ikusi dudanak orain arteko astakeri, zentzugabekeri, subnormalkeri eta putasemekeri guztiak gainditu ditu. Kontua da, Real Madril futbol talde handiak Haitiko tragediaren ostean laguntza bat eskaintzea erabaki duela. Horrarte, dena ondo. Hala ere, ...
Egian esan, joan den urtean gertatutako gauza batzuen ondoren ez diot aprezio gehiegi Junkera jaunari baina gaurtik aurrera, bada zerbait bizi osoan eskertu beharko diodana. Esan nizuen behin Ximena Sariñana mexikarrak (wikipediako argazkiak ez dio mesede egiten) mainteminduta ninduela. Ba euskeraz kantatzen entzun ondoren, nireak egin du... Bihotzez. Mila esker Kepa!
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D