Emakumeak... besterik gabe

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-02-02 21:44
5

Errespetatzen nauen gizon sensible eta grazioso bat. Horixe da munduko emakume guztiek beraien ametsetako gizona nolakoa den galdetzean irriparre maitemindu bat ahoan dutela erantzuten dutena… Bai bai… horrexegatik gaude grazioso sensible guztiak tabernan ostiral gauetan…

Maitasuna, elkar-ulertzea eta oreka omen da behar dutena baina horixe eskaintzen dien gizona da behin eta berriz haizea hartzera bidaltzen dutena…

Zein politak dauden esaten diegu eta gaizki hartzen dute. Joder, benetan ari naiz! Egunero ikusten zaitut eta gaur esan dizudanerako zerbaitegatik izango da ez? Hori bai! Guaperas putakume bat gerturatu eta berdina esaten badio… Gorritu gainera! Joder! Nik berdina esan dizut ba… Ni behintzat benetan ari naiz! Horrek zurekin larrutan besterik ez du egin nahi… Beno, nik ere bai… baina ez hori bakarrik! Nik behintzat ZUREKIN nahi dut eta beste horri, ez zaio inporta zurekin edo zure ahizparekin…

Umorea gustatzen omen zaie, barrea eragitea, ulertzea, edozer gauzetaz hitz egin al izatea… Egia da gainera, behin baino gehiagotan esango zioten gutaz guaperas putakume horri ohera zioazela. Ze majoa azkeneko tabernako tipoa ezta?

Errespetua nahi omen dute eta errespetatzen ditugulako joaten gara pixkanaka. Gustoko duzu eta ez duzu zuzenegia izan nahi. Izan zerenean gainera ez du emaitza onik izan… Horregatik, bere lanean zein zapaldua sentitzen den kontatzen dizunean entzun egiten diozu, begietara begira, berarekin egotea zein zoriontsua izango litzatekeen pentsatuz. Batzuetan zer kontatu dizun ere oroitzen duzu hurrengo egunean...

Dena ematen duzu bera gertuago izateko eta lortzen duzu. Halako batean, gure superarerio guaperasa azaltzen da, gerritik heltzen du eta bakarrik geratzen zara bere poltsoa eskuan duzula. Noski! Guaperas putakumearekin dantza egiteko estorbu egiten zion eta zuri eman dizu. Eske graziosoagoa zara…

Tonto alen bat besterik ez zarela konturatzen zara eta arazoa, kasu gehiegi egiten diozula dela konturatu zara. Arazoaz jabetu eta suediar, finlandiar edo norbegiarrarena egiten hasten zara. Zer? Ni? Ez, eske lagunak badoaz. Ikusiko gara bai? Harro zaude, barruan duzun ligoia azaleratu duzulakoan zaude eta fruituen esperoan geratzen zara. Ba segi esperoan! Hori ere gezurra da, buelta eman duzunerako beste batekin hitz egiten ari da eta ez dut uste zu ez egoteak ahalako ezinegonik sentiaraziko dionik.

Lur jota zaude, berarekin jai duzula erabakitzen duzu eta begiak irekitzen dituzu. Ez zinen sekula taberna ixkinan zegoen neska txikian fijatu eta begira geratzean, irriparre batekin erantzuten dizu. Pixkana gerturatzen zara eta agurtu egiten duzu, lotsati (ez duzu haineste hobetu…). Halako batean, berriz agertzen da. Tabernan sartu eta gerturatu egiten zaizu. Konturatzerako, atzera begiratu eta neska misteriotsua desagertu egin da eta aurrean duzunak izugarrizko moskeoa du gainean… Aaaaaaaaaaaaaaaahhh!

Ba hori! Horrela ezin dela, aspertuta gaudela eta badakizuela. Gizon grazioso eta sensible bat nahi baduzue, tabernan gaude ostiral gauetan. Norbaitek interesa badu, badaki.

Euskaldun

Euskaldun 2010-02-07 17:04 #1

Jode... Euskal Herriko arazo handi baten paradigma idatzi berri duzu, aizu.

Jakin ezazu ez zarela inondik inora ere bakarra.

borthuzai

borthuzai 2010-02-07 21:43 #2

ostiral gauen, beasaingo koiote zaharren 7.30tan esan nahi huan, ezta?
ni zapatutan'e hantxe eoten nauk generalen.
inork nahi badu... :-)

indezent

indezent 2010-02-07 22:05 #3

...asko gara, bai... jajaja

Gazte bat

Gazte bat 2010-03-22 15:38 #4

Larunbat honetan ere gazte festak eta nahi eta ezin... Hau ez da posible... Eta niri ez dit batere barregurarik ematen.

Emakumeekin nola asmatu esaten didanari edozer emango diot.

2010-12-08 00:04 #5

, aupa hi

etzekiat nola iritsi nauken hona baino esan nahi diat arrazoi osoa dekela : majo grazioso sensibleek eztute inoiz ligatzen, bueno igual noiz edo noiz kasualidadez.

Esan nahi diatena da, aldatzea posible dela, ze era hortara etzeok ligatzerik. Agian ezta ideia txarra emakumeen psikologia piskat bat ikastea, liburuak bazeudek horretarako adib. "sex code" eta "sex crack" mario lunarenak, eta neil strauss "el metodo"

pauso txiki baino onuragarrria izan dukgizon askoren biz.

itzan

izan zoriontsu

aio!

Utzi iruzkina: