Aurreko batean, sarean murgilduta nebilela blog interesgarri batekin topatu nintzen. Zirikatzen izena du eta beste gauza batzuen artean, teknologia berriez hitz egiten du. Gustora aritu nintzen blogeko post ezberdinak irakurtzen baina gaurko mezu hau idaztera eraman nauenak pare bat dira zehazki. Bertan, Iker (horrela izena du tipoak) iTunesaz ari zen eta gomendio eta datu ezberdinak eskaintzen zituen Appleren promarentzat (bideo eta guzti). Hauen artean, azkenaurreko bertsioko aldaketa bat berezko egoerara itzultzeko modua azaltzen zuen. Lehen, liburutegiko fondoa beltza zen eta azkenaur...
I.- QUEENS OF THE STONE AGE II.- THE HELLACOPTERS
Beste batzuetan esan dizuedan moduan, aspaldian ez dut telebista gehiegi ikusten. Gauetan besterik ez naiz jartzen bere aurrean eta azkenaldian, gau batzuetan ere, ordenagailura jotzen dut. Hala ere, gustoko izaten dut gauero albistegiren bat ikustea eta Julio Ibarraren garaietatik, ETB2ko Teleberria izan da nire aukera. Beste albistegi batzuk ere ikusi izan ditut urte hauetan eta agian, horixe izan da ETB2koa aukeratzen jarraitzeko arrazoia. Beste kateetako albistegiak España Directo bat gehiago besterik ez dira; morboa, hilketak, bitxikeriak, interneteko bideoak, morboa, modako famatuak...
Saio honetan rock taldeak entzuten ditugunean Eskandinabia aldera jotzeko joera izaten dugu normalean. Gehienbat Norvegia eta Suedia aldera. Azken bi hamarkadetan oso indartsua izan da Hard Rock mugimendua iparralde hurrun hartan eta agian, mugimendu honen ikur garrantzitsuenetako bat dugu gaurko Like A Rolling Stone honetan hizpide izan behar dugun talde suediarra. Bai, The Hellacopters taldeaz ari gara 1.- SUPERSHITTY TO THE MAX The Hellacopters 1994an sortu zuen Nick Anderssonek (kitarra eta ahotsak) bere hiru bira lagunekin: Dregen (kitarra), Kenny Hakansson (baxua) eta Robert Ericks...
Egun berezia izan da gaurkoa irratian. Gaur, abenduak 1, urtebete bete du Egunon Goierri saioak eta halamoduzko ospakizuntxo bat egin dugu gaurko saioan. Egia esan, izugarri azkar pasa da urtebete hau eta eta beno, beldur pixka bat ematen badu ere, ez da seinale txarra. Esan bezala, azkar pasa da denbora baina ez da denbora Egunon Goierri saiotik igaro den bakarra. Horregatik, eskerrak eman beharrean naiz entzule, partehartzaile eta kolaboratzaile guztiei. Azken hauei bereziki, zaletasun moduan, izugarrizko lana egiten dutelako eta noski, beraiek egon ezean saioak ezerterako balioko ez lu...
Sexty Sexers talde beratarrak kalean du bere hirugarren diska. Hero Mantra izenarekin dator eta ematen duenez, mundura zabaltzeko intentzio osoa du boskote naparrak lan berriarekin. Katarain estudioetan grabatu dute azken lan hau Karlos Osinaga (Lisabo) mahaietan zutela eta diska osatzen duten zortzi kantuetan kolaborazio ezberdinak izan dituzte. Tartean, Fernando Sapo (Corazon del Sapo eta Kuraia), Joseba Irazoki edo Oskar Benas (Fermin Muguruza, The Solanos, Zizateh). Hau guztia gutxi balitz, berrikuntza gehiago ere baditu Hero Mantra honek. Orain arte, euskera besterik ez du erabili ...
Aspalditik gorroto dut Pablo Motos. Ez dut bere humorea atsegin, elkarrizketatzaile oso txarra dela iruditzen zait eta hori guztia gutxi balitz, protagonismo behar gehien duen mundu osoko biztanlea dugu Pablito (eta mundu honeta hori esatea, ez da gutxi...) Ez daki elkarrizketatuei beharko lukeen zukua ateratzen (eta izugarrizko gonbidatu maila izaten du normalean...). Tontokeriak besterik ez dizkie galdetzen, aurrez prestatutako txisteetara eramaten duten galderak noski (lehenbiziko gauza luzimendu pertsonala du Pablitok). Prestatzen dituen joku edo tontokeri guztiak berak egin ...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D